Astigarragako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bi lerro ditu dirulaguntza dialdiak:

a) Astigarragan euskararen erabilera areagotzeko eta sustatzeko egitasmoak laguntzeko.

b) Euskararen normalizazioaren eta sustapenaren alde dabiltzan erakundeentzako interes orokorreko jardueretarako.

NOIZ ESKA DAITEZKE?

Deaialdia GAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabetera.

NORK ESKA DEZAKE?

a) Irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek zein fisikoek eta erakunde publikoek zein pribatuek, deialdi honetara aurkezturiko jarduera edota jarduteko esparru orokorra Astigarragan kokatuta baldin badago.

b) Irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek zein fisikoek eta erakunde publikoek eta pribatuek; beti ere, euskararen sustapenean eta normalizazioan eragiten duten esparruak lantzen dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

A) LERROA

  • E099 Dirulaguntza eskaera
  • E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Egitasmoaren azalpen-dokumentua
  • Hizkuntza-irizpideen betetze maila adierazten duen dokumentua (I .eranksina)
  • Genero gaiak baloratzeko fitxa ( II. eranskina)
  • Kontu korrontearen titularitatea ziurtatzeko banketxe edo aurrezki kutxaren agiria

B) LERROA

  • E099 Dirulaguntza eskaera
  • E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Jardueraren azalpen-dokumentua
  • Jardueraren balantze-ekonomikoa
  • Zinpeko aitorpena: dirulaguntzaren zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez duela egiaztatzen duena
  • Kontu korrontearen titularitatea ziurtatzeko banketxe edo aurrezki kutxaren agiria

Udalak, eskatzaileak horretarako baimena emanez gero, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez honakoak egiaztatuko ditu:

  • Foru Ogasuna - Zerga-betebeharrak ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra – Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak egunean izatea.

Eskatzaileak ez badio Udalari baimena ematen horiek zuzenean egiaztatzeko, dagokion ziurtagiri eta agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza eskaerarekin batera.

Izaera pertsonaleko datuak babestu eta erabiliko dira arlo horretako araudiak eta Dirulaguntzen Udal Ordenantzaren 16.4 artikuluari jarraiki.

NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre (pertsona fisikoak soilik):
    • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
      Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
      9:00 - 13:30
      943 335050

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Hamabost egun balioduneko epean – dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita –, berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da, bai ebazpenean eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintza ekonomikoei dagokienez, bai gainerako betekizun edo alderdi guztiei dagokienez.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkateak edo Tokiko Gobernu Batzordeak

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Euskara eta Hezkuntza - Euskara - 943 331067 - euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus

                OHARRAK

                Diruz lagundutako jarduerak 2025eko irailetik 2026ko abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira..

                Oro har, jardueren %100erainoko laguntza jaso liteke. Pertsonal gastuak diruz lagungarriak izango dira; beti ere, dirulaguntzaren xedea betetzeko beharrezko gastutzat hartzen direnean.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinaren gainean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.