Astigarragako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Adingabeen osasun, hezkuntza eta oro har, garapenaren baitan sortzen diren beharrei erantzuna emateko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza hauen xedea da adin txikikoen osasun, hezkuntza eta, oro har, garapenearen baitan sortzen diren beharrei erantzuna emateko lagungarriak izan daitezkeen tratamenduetarako dirulaguntzak ematea.

NOIZ ESKA DAITEKE?

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

NORK ESKA DEZAKE?

Adingabeko baten tutoretza bere gain duten Astigarragan erroldatutako pertsonak.

Laguntza Astigarragako pertsona fisikoek eska dezakete.

Baldintzak:

  • Astigarragan erroldatuta egotea.
  • Udalarekin zorrik ez izatea.
  • 16 urtea beteta izatea eskaera egiten denean.
  • Arrazoi beragatik dirulaguntza bat izanez gero, jasotako dirulaguntzen batuketak ezingo du tratamenduaren gastu osoa gainditu.
  • Tratamenduaren hartzailea adingabea izatea (0-17 urte).
  • Profesionalak (osasun, hezkuntza edo/eta gizarte zerbitzuen sistemak) horren beharra adierazi edo preskribitzea.
  • Zerbitzua zentro homologatu batean jasotzea edo/eta kolegiatutako profesional autonomoek eskaintzea.
  • Egingo diren saioak justifikatzen dituen aurrekontua izatea eta dirulaguntza eskaerarekin batera aurkeztea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Adingabearen ordezkaria den eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala edo AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia)-aren fotokopia.
  • Ahaidetasunaren edo harremanaren egiaztagiria (familia-liburua, tutoretza eta abar).
  • Adingabeak tratamendu beharra duela ziurtatzen duen txostena edo agiria. Osasun edo Hezkuntza sistemako profesional batek egindakoa.
  • Tratamenduaren aurrekontua.
  • Kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Azken ekitaldiari dagokion errenta-aitorpena edo Aldundiaren ziurtagiria. (bizikidetza unitateko kide guztiena).
  • Halakorik balego, indarrean dagoen hitzarmen arautzailea eta mantenu- eta konpentsazio-pentsioei buruzko informazioa.

Udalak, eskatzaileak horretarako baimena emanez gero, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez honakoak egiaztatuko ditu:

  • Foru Ogasuna - Zerga-betebeharrak ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra – Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak egunean izatea.

Eskatzaileak ez badio Udalari baimena ematen horiek zuzenean egiaztatzeko, dagokion ziurtagiri eta agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza eskaerarekin batera.

Izaera pertsonaleko datuak erabiliko dira arlo horretako araudiak eta Dirulaguntzen Udal Ordenantzaren 16.4 artikuluari jarraiki.

NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre (pertsona fisikoak soilik):
    • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
      Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
      9:00 - 13:30
      943 335050

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik

                PROZEDURAREN EPEA

                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
                2. Dagokion departamentura bideratzea: Gizarte zerbitzuak edo Hezkuntza.
                3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
                4. Eskaera onartu edo ez erabaki eta dirulaguntzen zenbatekoa zehaztea.
                5. Interesdunari jakinaraztea.
                6. Aurkeztutako aurrekontuaren %70aren ordainketa.
                7. Aurrekontuaren zenbatekoa suposatzen duen gastua zuritu eta gainontzeko %30aren ordainketa. Justifikatu ezean aurreratutako dirua itzultzea.
                8. Artxiboa

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                - Gizarte Zerbitzuak, 943 335232, ongintza@astigarraga.eus | Hezkuntza, 943 331067, euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus

                OHARRAK

                BALDINTZA EKONOMIKOAK:

                Lagunduko dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jarduerarekin lotuta dauden gastuak; betiere, oinarri hauetan finkatutako baldintzen arabera eta 6. oinarrian zehazturiko errentaren araberako tarteetan oinarrituta.

                DIRULAGUNTZEN GEHIENEZKO ZENBATEKOA

                1. Errefortzu akademikora (enborreko ikasgaiak) bideratutako tratamenduetarako dirulaguntza Euskara eta Hezkuntza departamentuak kudeatuko du eta urteroko eta adingabeko ezarritako gehienezko muga 900 eurokoa izango da.
                2. Hezkuntza premia berezietara bideratutako tratamenduetarako dirulaguntza Gizarte Zerbitzuen departamentuak kudeatuko du eta urteroko, adingabeko ezarritako gehienezko muga 900 eurokoa izango da.
                3. Adingabeko berarentzat bi laguntza lerroak eskatzen diren kasuetan, bi laguntza lerroetatik jasotzen den zenbatekoak ezin izango du 900 euroko muga gainditu.
                4. Dirulaguntzak ezingo dira oinarri hauetan ezarritakoa gehienezko zenbatekotik gorakoak izan, ezta tratamenduaren kostu errealetik gorakoak ere.
                5. Bi laguntza lerroak bateragarriak dira.
                6. Dirulaguntza tratamendu bat edo gehiagoren kostua ordaintzeko izango da.
                7. Osasun, hezkuntza edo beste sistemak tratamendu hau eskaintzekotan, dagokion sistemako eskaera egina izan behar du dirulaguntza honen eskatzaileak.
                8. Diruz lagunduko diren jarduerak 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira. Ordainagiriek eta fakturek ere epealdi horretakoak izan beharko dute.

                Dirulaguntza honen inguruko argitalpenak ikusteko:

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinaren gainean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.