Astigarragako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Eskolako materiala erosteko familientzako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Derrigorrezko Hezkuntzako edo Haur Hezkuntzako maila batean matrikulatutako ikasleentzat eskola materiala erosteko familientzako dirulaguntzak.

NOIZ ESKA DAITEZKE?

2026ko irailaren 1etk urriaren 9ra bitartean

NORK ESKA DEZAKE?

Laguntza pertsona fisikoek eska dezakete, zehazki, 2026-27 ikasturtean EAEko Hezkuntzako Administrazioak baimendutako edozein ikastetxetan matrikulatutako Astigarragako haurren gurasoak edo legezko ordezkariak, ondoko baldintzen arabera:

  • Laguntza berarentzat eskatzen den adingabeak eta laguntza hori eskatzen duenak Astigarragako helbide berean eskaeraren data baino lehen erroldatuta agertu beharko dute.
  • Dirulaguntzaren eskatzaileak dirulaguntza berarentzat eskatzen den adingabearen aita, ama edo legezko ordezkaria (tutorea) izan beharko du.
  • Dirulaguntza berarentzat eskatzen den adingabeak derrigorrezko irakaskuntzako mailetan matrikulatua egon beharko du deialdiaren urteari dagokion ikasturtean, EAEko Hezkuntzako Administrazioak baimendutako edozein ikastetxetan.
  • Familiaren urteko errentak ez du gainditu beharko deialdian tarte bakoitzerako ezarritako zenbatekoa (ikus 6.oinarria).
  • Eskaeraren unean, eskatzaileak dendetako fakturak eduki beharko ditu, edo haiek ordezten dituzten dokumentuak (faktura sinplifikatua), laguntzaren kopuru beraren edo gehiagoren balioko (BEZa barne) eskola materiala erosi duela justifikatuko dutenak.
  • Eskatzailea, adierazitako kontu korronteko titularra eta aurkeztutako fakturaren bezeroa pertsona bera izatea (faktura sinplifikatuak bezeroa identifikatzen den establezimenduko albaranarekin aurkeztu beharko dira).
  • Familia-unitateko kideek Astigarragako Udalarekin zorrik ez izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Nortasun Agiriaren fotokopia.
  • Ahaidetasun- edo harreman-egiaztagiria: familia-liburua, tutoretza- edo jaiotza-agiria etab.
  • Kontu korrontearen titulartasuna adierazten duen agiria.
  • Erosketa fakturak eta ordainagiriak.
    • 20€ (BEZ barne) baino kopuru txikiagoko erosketetan, tiketa onartuko da; baina eskatzaile bakoitzari bakarra.
  • 2025ko ekitaldiari dagokion errenta-aitorpena edo Aldundiaren ziurtagiria (bizikidetza unitateko kide guztiena).
    • Familiaren urteko errentak ez du gainditu beharko deialdian (6. oinarria) tarte bakoitzerako ezarritako zenbatekoa
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, xede bererako eskatu edo jasotako beste dirulaguntzei buruzkoa.

Udalak, eskatzaileak horretarako baimena emanez gero, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez honakoak egiaztatuko ditu:

  • Foru Ogasuna - Zerga-betebeharrak ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra – Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak egunean izatea.

Eskatzaileak ez badio Udalari baimena ematen horiek zuzenean egiaztatzeko, dagokion ziurtagiri eta agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza eskaerarekin batera.

Izaera pertsonaleko datuak babestu eta erabiliko dira arlo horretako araudiak eta Dirulaguntzen Udal Ordenantzaren 16.4 artikuluari jarraiki.

NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre (pertsona fisikoak soilik):
    • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
      Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
      9:00 - 13:30
      943 335050

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan da

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Laguntza-eskabideak sarrera-ordenaren arabera izapidetuko dira, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren eta 2026 ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte.

                Hamabost egun balioduneko epean – dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita –, berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da, bai ebazpenean eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintza ekonomikoei dagokienez, bai gainerako betekizun edo alderdi guztiei dagokienez.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkateak edo Tokiko Gobernu Batzordeak

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Euskara eta Hezkuntza - Hezkuntza - 943 331067 - euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus

                OHARRAK

                Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak dendetan eskola-materialak erosteagatik sortuak izango dira; betiere laguntza eskatzen den urteko uztailaren 1etik urriaren 9ra bitartean erosiak badira (BEZa barne).

                Honako elementu hauek hartuko dira eskolako materialtzat:

                • Idazmahaiko materiala eta suntsikorrak: lapitzak, boligrafoak, ezabagailuak, klipak, txorroskiloak, eskuairak, kartaboiak, garraiagailuak, rotringa, koadernoak, folioak eta informatikako suntsikorrak.
                • Material ez suntsikorrak: karpetak, sailkagailuak, artxibagailuak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, eskolako motxilak, orri-bereizgarriak eta testu liburuak.
                • Eskolara joateko beharrezkoak diren janztekoak: eskolako uniformea, betaurrekoak edo lentillak (lente zuzentzaileak), heziketa fisikoa egiteko kiroleko arropa eta oinetakoak.
                • Teknologietako, Musika eta Heziketa Plastikoetako elementuak.
                • Haur Hezkuntzako ikasleak: mantala eta motxila txiki bat.
                • Eta, oro har, ikastetxeak zirkular bidez espezifikoki eskatutako edozein material.

                Berariaz ez dira diruz lagunduko ondorengo erosketa-gastuak: eskolako kuota eta jantokikoa, arropa eta oinetakoak oro har, eguzkitako betaurrekoak, kirol-diziplina bateko kirol-material espezifikoa, ekipo informatikoak, hardwarea eta softwarea.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinaren gainean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.