Astigarragako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Hondakinen ekarpen-guneetako giltza eskuratzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Landa-gunean kokatutako etxebizitzari dagokion hondakinen ekarpen-gunearen giltza eskuratzeko eskaera.

Baldintzak:

  1. Giltzari lotuta dagoen etxebizitza landa-gunean kokatuta egotea.
  2. Eskatzaileak ordaintzea etxebizitza horren hondakin zerga. Bestela E002 Ordezkapen idatzia bete beharko da.

Hondakinen ekarpen-guneen erabilerari buruz informazio gehiago Hondakinen bulegoan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen kontu korrontearen titulartasun agiria (hala badagokio)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hondakinen bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    900 102 838

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Lehenengo giltza doakoa da. Galdu diren giltzak berritzeko edo bigarren biltza eskuratzeko 5 € ordaindu behar dira.

                      Indarrean dagoen zerga ordenantzaren arabera ekarpen gunea erabili behar duten etxebizitzek %30eko beherapena dute hondakinen tarifan.

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: 10 egun

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1. Eskaera jaso.
                      2. Baimena eman badagokio.
                      3. Ekarpen-gunearen giltza hartzearekin batera erabilerari buruzko azalpenak jasotzea.
                      4. Artxiboa.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Ez dagokio

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Ingurugiroa - 943 335241 - ingurugiro@astigarraga.eus

                      OHARRAK

                      Landa-gunean bizi diren herritarrentzako soilik da zerbitzu hau.

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Eskatzailea jakinaren gainean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.