Etxean konposta egiteko eskaera.
Etxe-konpostari buruz informazio gehiago Udaletxeko web gunean (https://www.astigarraga.eus/eu/hondakinak-egin-konposta) edo Hondakinen bulegoan.
Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek
Indarrean dagoen zerga ordenantzaren arabera autokonposta egiten duten etxebizitzek %40eko beherapena dute hondakinen tarifan.
Ez dagokio
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Ingurugiroa - 943 335241 - ingurugiro@astigarraga.eus
Udalak ikuskapenak egingo ditu konpostagailua modu egokian erabiltzen dela ziurtatzeko.
Erabiltzaile hauei organikoaren edukiontzia (marroia) irekitzeko eta poltsa konpostagarriak jasotzeko baimena kenduko zaie hondakinen txarteletik. Baimen horiek erabili nahiko lituzketen erabiltzaileek autokonposta egiteagatik hondakinen tarifari aplikatzen zaion beherapena galduko lukete, “erabiltzaile ez hobariduna” izatera pasaz.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.