Astigarragako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Auzokonpostan parte hartzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herrian zehar kokatuta dauden auzokonposta etxolak erabiltzeko eskaera.

Auzokonpostari buruz informazio gehiago Udaletxeko web gunean (https://www.astigarraga.eus/eu/hondakinak-egin-konposta) edo Hondakinen bulegoan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hondakinen bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    900 102 838

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Indarrean dagoen zerga ordenantzaren arabera auzokonposta egiten duten etxebizitzek %30eko beherapena dute hondakinen tarifan.

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: 7 egun

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1. Eskaera jaso
                      2. Baimena eman badagokio
                      3. Konposta gunearen giltza hartzearekin batera erabilerari buruzko azalpenak jasotzea.
                      4. Artxiboa

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Ez dagokio

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Ingurugiroa - 943 335241 - ingurugiro@astigarraga.eus

                      OHARRAK

                      Erabiltzaile hauei organikoaren edukiontzia (marroia) irekitzeko eta poltsa konpostagarriak jasotzeko baimena kenduko zaie hondakinen txarteletik. Baimen horiek erabili nahiko lituzketen erabiltzaileek auzo-konposta egiteagatik hondakinen tarifari aplikatzen zaion beherapena galduko lukete, “erabiltzaile ez hobariduna” izatera pasaz.

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.