Astigarragako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Aisialdirako begirale edo zuzendari titulurako prestakuntza euskaraz egiteko laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Astigarragan haurren aisialdian jarduten duten gazteen euskarazko prestakuntza sustatzeko begirale edo zuzendari titulu ofiziala ateratzeko, euskarazko formazioa jaso eta titulua eskuratzen dutenentzako laguntzak.

NOIZ ESKA DAITEZKE?

2026ko irailaren 25era arte.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek, ondoko baldintzen arabera:

  • Astigarragan erroldatuta egotea.
  • Udalarekin zorrik ez izatea.
  • Ikastaroa euskaraz eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
  • Alderdi teorikoa gainditzea eta, araututako gehienezko epearen barnean, titulua eskuratzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • NANaren fotokopia.
  • Aisialdi eskolaren ziurtagiria.
  • Matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria.
  • Eskuratutako titulu ofiziala (2026 urtea amaitu aurretik).
  • Familia ugariko kide izatearen ziurtagiria (kasua balitz).
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, xede bererako eskatu edo jasotako beste dirulaguntzei buruzkoa eta begirale edo zuzendari titulua eskuratutakoan kopia aurkezteko konpromisoa azaltzen duena.
  • Kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

Udalak, eskatzaileak horretarako baimena emanez gero, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez honakoak egiaztatuko ditu:

  • Foru Ogasuna - Zerga-betebeharrak ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra – Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak egunean izatea.

Eskatzaileak ez badio Udalari baimena ematen horiek zuzenean egiaztatzeko, dagokion ziurtagiri eta agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza eskaerarekin batera.

Izaera pertsonaleko datuak babestu eta erabiliko dira arlo horretako araudiak eta Dirulaguntzen Udal Ordenantzaren 16.4 artikuluari jarraiki.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Ez du kosturik

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      Laguntza-eskabideak sarrera-ordenaren arabera izapidetuko dira, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren eta 2026 ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte.

                      Hamabost egun balioduneko epean – dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita –, berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da, bai ebazpenean eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintza ekonomikoei dagokienez, bai gainerako betekizun edo alderdi guztiei dagokienez.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Alkateak edo Tokiko Gobernu Batzordeak

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Euskara eta Hezkuntza - Euskara - 943 331067 - euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus

                      OHARRAK

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Eskatzailea jakinaren gainean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.