Astigarragako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Ikasleentzako garraio laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten DBH-ko 2.ziklo-ko eta HHE-ko (Helduen Hezkuntza) ikasleei 2025-26 ikasturtean ikastetxe publiko batera garraio publikoz egindako bidaiengatik laguntzak

NOIZ ESKA DAITEZKE?

2026ko ekainaren 22tik uztailaren 30era bitartean.

NORK ESKA DEZAKE?

Laguntza Astigarragako pertsona fisikoek eska dezakete, zehazki, 2025-2026 ikasturtean Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten ikastetxe publiko bateko DBH-ko eta HHE-ko Astigarragako ikasleek; beti ere, ondorengo baldintzen arabera:

  • Doako garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.
  • Ikasturte hasieratik Astigarragan erroldatuta egotea.Astigarragako Udalarekin zorrik ez izatea.
  • Astigarragako Udalarekin zorrik ez izatea
  • Lurraldebus edo Mugi txartelaren jabe izatea.
  • Erretiratu, langabetu edo familia ugariko kide izatea edota gutxieneko diru-sarrera bermatzeko oinarrizko errenta jasotzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Ikastetxeko bertaratze-agiria
  • Ikaslearen Lurraldebus edo Mugi txartelaren fotokopia.
  • Kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

HHI-EPAko ikasleek ondokoak ere aurkeztu beharko dituzte, kasuan kasu:

  • Gutxieneko diru-sarrera bermatzeko errenta jasotzen dela ziurtatzen duen agiri ofiziala.
  • Langabezia txartela.
  • Familia ugariaren txartela.
  • Erretiratua edo pentsiodun izaera-agiria.

Udalak, eskatzaileak horretarako baimena emanez gero, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez honakoak egiaztatuko ditu:

  • Foru Ogasuna - Zerga-betebeharrak ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra – Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak egunean izatea

Eskatzaileak ez badio Udalari baimena ematen horiek zuzenean egiaztatzeko, dagokion ziurtagiri eta agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza eskaerarekin batera.

Izaera pertsonaleko datuak babestu eta erabiliko dira arlo horretako araudiak eta Dirulaguntzen Udal Ordenantzaren 16.4 artikuluari jarraiki.

NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre (pertsona fisikoak soilik):
    • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
      Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
      9:00 - 13:30
      943 335050

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan da

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Laguntza-eskabideak sarrera-ordenaren arabera izapidetuko dira, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren eta 2026 ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte.

                Hamabost egun balioduneko epean – dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita –, berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da, bai ebazpenean eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintza ekonomikoei dagokienez, bai gainerako betekizun edo alderdi guztiei dagokienez.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkateak edo Tokiko Gobernu Batzordeak

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Euskara eta Hezkuntza - Hezkuntza - 943 331067 - euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinaren gainean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.