Astigarragako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Enpresetan eta elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Enpresetan eta elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntza.

Astigarragako enpresa edota elkarteetan, webguneak, programa informatikoak eta hizkuntza paisaia euskaraz jartzeko laguntzak dira.

NOIZ ESKA DAITEZKE?

2026ko abenduaren 10a bitartean.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoak edo pertsona juridiko publiko edo pribatuak ondoko baldintzen arabera:

  • Jarduera ekonomikoa Astigarragan kokatuta egon eta 10 langile baino gutxiago izatea.
  • Enpresen kasuan, Jarduera ekonomikorako udal baimena izatea.
  • Udal Ogasunarekin zorrik ez izatea eta Foru Ogasun eta Gizarten Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • NANaren edo IFKren fotokopia.
  • Egindako gastuen jatorrizko fakturak (2026).
  • Hizkuntza-baldintzak bete izana egiaztatzeko modua Udalaren esku jartzea: argazkia, elementuen ale bat, loturak, helbideak...
  • Kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, xede bererako eskatu edo jasotako beste dirulaguntzei buruzkoa.
  • Dirulaguntzen ordenantzaren 16. artikuluan eskatutako gainerakoak.

Udalak, eskatzaileak horretarako baimena emanez gero, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez honakoak egiaztatuko ditu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia – JEZ Jardueren Alten eta Bajen Kontsulta.
  • Foru Ogasuna - Zerga-betebeharrak ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra – Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak egunean izatea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia – Datan Gizarte Segurantzan alta emanda egotea.

Eskatzaileak ez badio Udalari baimena ematen horiek zuzenean egiaztatzeko, dagokion ziurtagiri eta agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza eskaerarekin batera.

Izaera pertsonaleko datuak babestu eta erabiliko dira arlo horretako araudiak eta Dirulaguntzen Udal Ordenantzaren 16.4 artikuluari jarraiki.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Doan da

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      Laguntza-eskabideak sarrera-ordenaren arabera izapidetuko dira, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren eta 2026 ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte.

                      Hamabost egun balioduneko epean – dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita –, berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da, bai ebazpenean eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintza ekonomikoei dagokienez, bai gainerako betekizun edo alderdi guztiei dagokienez.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Alkateak edo Tokiko Gobernu Batzordeak

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Euskara eta Hezkuntza - Euskara - 943 331067 - euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus

                      OHARRAK

                      Hizkuntza baldintzak:

                      • Hizkuntzaren kalitatea, zuzentasuna eta egokitasuna: euskara zuzen eta egoki erabiltzea. Irudiak eta hizkera ez-sexistak izango dira.
                      • Izen berezi, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten elementuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
                      • Kontuan hartuko da jendeak irakurtzeko moduan jarrita dauden gainerako euskarriak (kartel eta seinaleak) ere euskaraz edota ele bietan egotea.

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Eskatzailea jakinaren gainean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.