2025-2026 ikasturtean edo 2026ko udan euskaltegi homologatu batean euskara ikasten edo hobetzen jardun duten astigartarrei Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) eman diezazkiekeen dirulaguntza osatzea eta 2026-2027 ikasturterako dirulaguntza aurreratzea ditu helburu dirulaguntza deialdiak.
Euskara ikasi edo hobetzeko 2025-26 ikasturteko ikastaroak, 2026ko udako ikastaroak eta 2026-27 ikasturteko ikastaroak lagunduko dira diruz.
NOIZ ESKA DAITEZKE?
2026ko urriaren 9ra arte.
Pertsona fisikoek, ondoko baldintzen arabera:
Aurrekoaz gain, matrikularen % 100a jasotzea edota dirulaguntza aurrez jasotzea eskatu bada, kasuan kasu:
Udalak, eskatzaileak horretarako baimena emanez gero, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez honakoak egiaztatuko ditu:
Eskatzaileak ez badio Udalari baimena ematen horiek zuzenean egiaztatzeko, dagokion ziurtagiri eta agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza eskaerarekin batera.
Izaera pertsonaleko datuak babestu eta erabiliko dira arlo horretako araudiak eta Dirulaguntzen Udal Ordenantzaren 16.4 artikuluari jarraiki.
Ez du kosturik
Laguntza-eskabideak sarrera-ordenaren arabera izapidetuko dira, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren eta 2026 ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte.
Hamabost egun balioduneko epean – dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita –, berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da, bai ebazpenean eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintza ekonomikoei dagokienez, bai gainerako betekizun edo alderdi guztiei dagokienez.
Alkateak edo Tokiko Gobernu Batzordeak
Euskara eta Hezkuntza - Euskara - 943 331067 - euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus
Eskatzailea jakinaren gainean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.