Lasarte-Oriako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Euskaltegian matrikulatzea

Zer da? Zertarako da?

Euskara ikasteko euskaltegian matrikulatzea.

MAILAK

  • A1, A2, B1, B2, C1

IKASTAROAK

  • 16 urtetik gorakoentzat (ikasturtea bukatu baino lehen beteak)
  • Ordutegi eta moduluen eskaintza zabala
  • Aurrez aurrekoak: astelehenetik ostegunera
  • Txandaka ibiltzeko aukera
  • On line ikastaroak
  • Azterketak egiteko prestaketa: B1 (1HE), B2 (2HE) eta C1 (3HE)
  • A1 eta A2 tituluak euskaltegian bertan lortzen dira

  • 16-18 urte badituzu, prezio berezia ordainduko duzu, C1 maila egiteko (osatu izen-emate orri espezifikoa eta I. Eranskina bete, "Aurkeztu beharreko agiriak" atalean adierazitakoa)

MATRIKULAZIOAREN EPEA

  • Irailaren 1etik 23ra

* Matrikula 10 zatitan ordaintzeko aukera, izena epe barruan ematen baduzu

DIRULAGUNTZAK

Nork eska dezake?

  • Interesa duen edozein pertsona fisikok edo haren ordezkariak, eta 16 urte bete baditu

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  • Eskaera-orria eredu normalizatua
  • Ordezkaria baimentzeko agiria (kasua hala bada)
  • Banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, kontsultaren aurka bazaude edo zure erakundea atxikitako erakundeen zerrendan ez badago.
  • Administrazio honek dagokion hobaria aplikatzeko beharrezkoak diren datuak beste administrazio publiko batzuetan kontsultatzeari uko egiten baduzu, errendimendu fiskalaren aurreko urteko bizikidetza-unitateko kide guztien dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:
    • PFEZren aitorpena, edo, bestela, Ogasunaren ziurtagiria, aitortzaileen erroldan sartuta ez egoteari buruzkoa, edo soldata, pentsio edo beste kontzeptu batzuetatik datozen diru-sarreren ziurtagiria eta/edo pentsioaren egiaztagiria, edo, autonomoen lanengatiko sarreren kasuan, Estimazio Objektibo Berezi Sinplifikatuaren fotokopia, edo prestazio ekonomikoren bat jasotzen ari diren ala ez egiaztatzen duen SEPEren ziurtagiria, edo finantza-erakundeetan dauden kontuen batez besteko saldoen ziurtagiria (libretak, kontuak, eperako aurrezkia, eta abar)
  • 16-18 urte badituzu eta C1 maila egin nahi baduzu:

Nola eska daiteke?

        Posta bidez:
      • Okendo Plaza 001 20160 LASARTE-ORIA

      Zenbat kostatzen da?

      01 - Udal euskaltegia
      Ikasturte Osoa matrikula (10 ordu astero)540,16 €
      Ikasturte Erdia matrikula (10 ordu astero)305,87 €
      Astean 5 orduko Ikastaroa (ikasturtean 165 ordu)315,60 €
      4. Hizkuntz eskakizuna prestatzeko ikastaroa (ikasturtean 165 ordu)363,52 €
      Udako Ikastaroak (orduko)1,95 €
      12-16 urte bitarteko etorri berrientzat ikastaroa (orduko)1,95 €
      Kolektibo espezifikoentzat ikastaro hitzartuak (orduko)2,05 €
      Autoikaskuntza (75 ordu)305,87 €
      Autoikaskuntza (190 ordu)540,16 €
      02 - Ahalmen ekonomikorako hobaria
      Bizikidetza-unitatearen dirusarrerak 17.094€tik beherakoak100 %
      17.095 eta 22.000€ arteko dirusarrerak65 %
      22.001 eta 29.000€ arteko diru-sarrerak:25 %
      29.001 eurotik aurrera:0 %
      A0, A1 eta A2 euskara mailak: Doan.

      Tramitatzeko edo ebazteko epea

      • Aurreikusitako epea: berehalakoa
      • Isiltasun administratiboaren izaera: ezezkoa

      Lege-esparrua

      Prozeduraren tramiteak

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura:

      1. Dagokion Arloak datuak egiaztatzea
      2. Eskatzaileari korreo elektronikoz erantzun dena ondo dagoela (edo hala balegokio falta diren datuak osatzeko eskatu) eta ikasturtearen lehen eguna jakinarazi. Horrez gain, sarrera proba egin behar dutenei eguna eta ordua zehaztu

        Ebazteko organoa

        Ez dagokio

        Unitate arduraduna

        Euskara - Euskaltegia

        Beste datu interesgarri batzuk

            BAJA EMATEN BADA, honako hau hartu beharko duzu kontuan (informazioa ikusi):

            Matrikula egiten den une beretik kuota osoa ordaintzeko obligazioa hartzen da.

            Euskaltegiko zerbitzuaren inskripzioa iraungi egingo da eta eskatzaileari baja ematea ekarriko du, ondoko kausa hauetakoren bat gertatzen denean:

            a) Ikasturtea amaitutakoan

            b) Ikasleak matrikulatzerakoan eskatzen duen ordutegian talderik ez osatzea

            c) Izena eman eta gero eskolara joateari uzten dionean ikasleak (arrazoitu gabe) jarraian hamar egunetan ez eskolaratzea

            d) Bizilekua beste udalerri batera aldatzea

            e) Heriotza

            f) Ezinbesteko kausaren bat

            Kuota oso-osorik likidatuko da ikasturtearen barruan ematen den edozein zerbitzurengatik, haien kopurua edozein dela ere.

            Baja emate hutsak ez du adierazten inolako eskubiderik kuotaren zati proportzionala itzultzeko.

            Bajaren arrazoia aurreko puntuko d), e) eta f) ataletan aipatzen den kausaren bat izan denean eta hori behar bezala justifikatzen denean soilik itzuliko zaio inskribaturik egon den denborari zegokion kuotaren parte proporzionala, beti ere hilabeteka kontuak eginik.

            Datu pertsonalen babesa

            Datuen tratamenduaren arduraduna: LASARTE-ORIAKO UDALA

            Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: datubabesa@lasarte-oria.eus

            Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.11 Atala: EUSKARA SUSTATZEA

            Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

            Informazio gehiago: www.lasarte-oria.eus/eu/dbeo