Lasarte-Oriako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Udako Txokoetan matrikulatzea

Zer da? Zertarako da?

Udako Txokoetan matrikulatzea

Nork eska dezake?

Hartzaileak

  • Lasarte-Orian erroldatuta egonik, zerbitzua ematen den urte berean Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasturtetik Lehen Hezkuntzako seigarren ikasturtera bitartean ikastaroren bat amaitu duten haurrak.

  • Lasarte-Orian erroldatuta ez egon arren, uda aurreko ikastaroa Lasarte-Oriako ikastetxeren batean egin duten haurrak ere matrikulatu ahal izango dira.

  • Plaza hutsak geratzen badira, Lasarte-Orian erroldatuta ez dauden eta udalerriko inongo ikastetxetan matrikulatuta ez dauden haurrak ere matrikulatu ahal izango dira.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  • Eskaera-orria eredu normalizatuan
  • Ordezkaria baimentzeko agiria (kasua hala bada)
  • Argazkia
  • Segurantza Sozialeko txartelaren fotokopia

Nola eska daiteke?

Aurrez aurre: Antonio Merceron, Okendo Plaza 1ean, aurkeztu behar da, ekainaren 18tik 20ra, 9:30etatik 13:00etara eta ekainaren 18tik 19ra, 16:00etatik 18:00etara

Zenbat kostatzen da?

Modalitate bakoitzean matrikula-orrian adierazitakoa

Tramitatzeko edo ebazteko epea

  • Aurreikusitako epea: zehaztu gabe
  • Legezko gehieneko epea: zehaztu gabe
  • Isiltasun administratiboaren izaera: ezezkoa

Lege-esparrua

Prozeduraren tramiteak

  • Matrikulazio-orria bertan zehazten den lekuan eta epean aurkeztea.

    Ebazteko organoa

    Ez dagokio

    Unitate arduraduna

    Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Festak - Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Festak

    Beste datu interesgarri batzuk

    ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

    Hartzaileak

    • Lasarte-Orian erroldatuta egonik, zerbitzua ematen den urte berean Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasturtetik Lehen Hezkuntzako seigarren ikasturtera bitartean ikastaroren bat amaitu duten haurrak.

    • Lasarte-Orian erroldatuta ez egon arren, uda aurreko ikastaroa Lasarte-Oriako ikastetxeren batean egin duten haurrak ere matrikulatu ahal izango dira.

    • Plaza hutsak geratzen badira, Lasarte-Orian erroldatuta ez dauden eta udalerriko inongo ikastetxetan matrikulatuta ez dauden haurrak ere matrikulatu ahal izango dira.

    Txandak

    Udako Txokoetan 2 txanda eskainiko dira:

    1. Uztailean: uztailaren 2tik 30era: 20 eguneko txanda.
    2. Abuztuan: abuztuaren 4tik 29era, 19 eguneko txanda.

    Zerbitzuaren modalitateak ondokoak izango dira:

    1. 9:00etatik 13:00etara.
    2. 10:00etatik 13:00etara.
    3. Jangela 15:00ak arte
    4. Jangela 16:30ak arte

    Bi txandetan eta bi modalitateetan, guztira, 200 plaza eskainiko dira.

    Taldeak

    • Talde bakoitzak 12 haur inguru izango ditu gehienez ere.

    Datu pertsonalen babesa

    Datuen tratamenduaren arduraduna: LASARTE-ORIAKO UDALA

    Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: datubabesa@lasarte-oria.eus

    Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.19 Atala: KULTURA ETA HEZKUNTZA-JARDUEREN SUSTAPENA

    Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

    Informazio gehiago: www.lasarte-oria.eus/eu/dbeo