Lasarte-Oriako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Lasarte-Oriako herritarrek euskara-gaitasuna hobetzeko edota euskararen erabilera indartzeko neurriak hartu dituztenei diru-laguntza ematea.

Nork eska dezake?

Oinarri espezifikoetako 5. eta 5.a artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko interesdunek edo haren ordezkariak:

  • Lasarte-Orian erroldatua egotea, ikastaroa hasi baino egun bat lehenagotik ikastaroa amaitu bitartean.
  • 16 urte beteak izatea ikastaroa amaitzen den egunean.
  • Ikasketa ofizial edo homologatuak eskaintzen duen euskaltegiren batean ikastaro bat edo gehiago eginda izatea, gutxienez %80ko asistentziarekin eta gutxieneko aprobetxamendua gaindituarekin:
  • 1. Euskaltegiko ohiko ikastaroak.

    2. Barnetegiak.

    3. Udako ikastaroak.

    4. Autoikaskuntza ikastaroak, euskaltegi homologatuetan.

  • Baldin eta beste administrazio edo entitate batzuetatik –publikoak nahiz pribatuak, estatukoak nahiz nazioartekoak– helburu bererako beste dirulaguntzarik jasotzen bada, organo laguntza-emaileari horren berri ematea.
  • Dirulaguntza ematea ebazteko proposamena egin aurretik, Udalarekin zorretan ez egotea.
  • Ikastaro bat diruz laguntzerakoan, matrikula ordaintzen den unetik hasiko da asistentzia kontatzen. Ikastaroa amaitu baino lehenago uzten dutenek ez dute dirulaguntzarik jasotzeko aukerarik izango.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  • Eskaera-orria eredu normalizatuan
  • Ordezkaria baimentzeko agiria (kasua hala bada)
  • Eskatzaileak Udalaz kanpoko dirulaguntzaren bat jaso badu, hori kreditutako duen agiria aurkeztu beharko du. Udalaren dirulaguntza, Udalaz kanpo jasotakoaren eta udal ordenantzaren arabera dagokionaren arteko diferentzia izango da.
  • Banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, kontsultaren aurka bazara
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Asistentziaren eta gutxieneko aprobetxamenduaren baldintza betetzen duen ziurtagiria, euskaltegiko zuzendariak sinatua.

Eskaera-orria betetzeko laguntza:

  • 3. atala betetzeko informazioa
    • Dirulaguntzaren izenburua: Euskara ikasteko dirulaguntzak
    • Deialdiaren data (GAO): ez da bete behar
    • Departamentu deialdigilea: Euskara Zerbitzua
    • Proiektuaren titulua: ez da bete behar
  • 4. atala: ez da bete behar
  • 6. atala: atal horretatik bete beharreko baldintza bakarra da Udalarekin zorretan ez egotea, eta Udalak zuzenean egiaztatuko du.

Nola eska daiteke?

        Posta bidez:
      • Okendo Plaza 001 20160 LASARTE-ORIA

      Zenbat kostatzen da?

      Ez du kosturik

      Tramitatzeko edo ebazteko epea

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun administratiboaren izaera: ezezkoa

      Lege-esparrua

      Prozeduraren tramiteak

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura:

      1. Dagokion Arloak datuak/dokumentuak egiaztatzea
      2. Udal Zerbitzu Teknikoen txostena
      3. Kontu-hartzailetzak fiskalizatzea
      4. Diru-laguntza ordaintzea, hala badagokio
      5. Espedientea artxibatzea

        Ebazteko organoa

        Alkatea

        Unitate arduraduna

        Euskara - Euskara-zerbitzua

        Beste datu interesgarri batzuk

        URTEKO DEIALDIA

        Alkateak deialdia onartu ondoren, bertan ezartzen dira dirulaguntza lerro honen urteko zenbatekoa eta eskaerak aurkezteko epeak.

        ESKABIDEAK ETA EPEAK

        • Urtero, aurreko urteko irailaren 1a eta indarrean dagoen urteko irailaren 30a bitartean egindako ikastaroak lagunduko dira.
        • Dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost lanegunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera.

        LAGUNTZA BAKOITZAREN ZENBATEKOA

        • Dirulaguntza matrikularen % 85ekoa izango da. Gehienez ere, 600 euro (barnetegiak salbu).
        • Barnetegiak izango dira aurreko arauaren salbuespen. Kasu horretan, eskolei dagozkien matrikulak, osorik, izango dira subentzionagai. Ostatu-gastuak ez dira diruz lagunduko.

        DIRULAGUNTZAK ORDAINTZEA

        • Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, baldintzak betetzen dituzten eskaerak ordainketa bakarrean ordainduko dira urtea amaitu aurretik, dagokien dirulaguntzaren %100 ordainduz edo horretara iristeko adinako diru-krediturik ez balego, dagoen diru-kopurua hainbanatuz.

        • Onuradunen zerrenda Lasarte-Oriako Udalaren ediktu taulan argitaratuko da, ez da jakinarazpenik egingo.

        Datu pertsonalen babesa

        Datuen tratamenduaren arduraduna: LASARTE-ORIAKO UDALA

        Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: datubabesa@lasarte-oria.eus

        Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.5 Atala: LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

        Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

        Informazio gehiago: www.lasarte-oria.eus/eu/dbeo