Lasarte-Oriako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Identifikazio-gakoak lortzea: b@kQ ziurtagiria

Zer da? Zertarako da?

B@kQ ziurtagiri kualifikatua lortzea, zerbitzu telematikoetan identifikatzeko eta tramiteak egiteko aukera ematen duena, bai Lasarte-Oriako Udalean, bai beste entitate publiko batzuetan (Gipuzkoako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Osakidetza...).

B@kQ pertsona fisikoak identifikatzeko bitarteko bat da, autentifikaziorako eta sinadura elektronikorako.

Hori lortzeko, PRESENTZIALKI IDENTIFIKATU beharra dago; beraz, Udaletxeko sarreren erregistrora etorri behar duzu NAN/espainiako estatuko Pasaportea/Gidabaimena/AIZrekin jatorrizkoa eta indarrean, eta posta elektronikoko kontu bat eta SMS jasotzen duen telefono bat izan behar ditu.

Nork eska dezake?

16 urtetik gorako edozein pertsona fisikok.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Herritar nazionalaren kasuan:
    • DNIa, pasaportea edo gidabaimena jatorrizkoa eta indarrean
  • Herritar atzerritarraren kasuan:
    • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko parte diren estatuetako kidea:
      • Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakia (AIZ), jatorrizkoa eta indarrean, edo
      • Europar Batasuneko Herritar Kideen Erregistroak emandako ziurtagiria, jatorrizkoa eta indarrean
    • Europar Batasunetik kanpoko herritarrei dagokienez:
      • Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakia (AIZ), jatorrizkoa eta indarrean, edo
      • Egoitza-txartela, jatorrizkoa eta indarrean

Nola eska daiteke?

          Zenbat kostatzen da?

          Ez du kosturik

          Tramitatzeko edo ebazteko epea

          • Aurreikusitako epea: berehalakoa

          Lege-esparrua

          Izenpe - B@kQ ziurtagiria

            Prozeduraren tramiteak

            Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua:

            1. Nortasuna egiaztatzea
            2. Herritarren datuak sartzea eta eskaerak imprimatzea
            3. Herritarrek eskabideak sinatzea eta B@kq koordenatuak sortzea
            4. Eskaera bete ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko da. Bertan aurkituko da aktibatzeko prozesurako esteka bat.
            5. Espedientea artxibatzea

              Ebazteko organoa

              Ez dagokio

              Unitate arduraduna

              Idazkaritza - Idazkaritza

              Beste datu interesgarri batzuk

              • Lasarte-Oriako Udalaren egoitza elektronikoko zerbitzu telematikoetara halaber sar daiteke beste edozein identifikazio-sistema aitorturen bidez. Esate baterako: txartel digitaleko ziurtagiriak (Izenpe, eDNI, Camerfirma edo FNMT).
              • Izenperen b@kQ ataria: hemendik zure b@kQ-ren pasahitza edo kontaktu-datuak alda ditzakezu, haren egoera egiaztatzeaz gain, etab.

              Datu pertsonalen babesa

              Datuen tratamenduaren arduraduna: LASARTE-ORIAKO UDALA

              Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: datubabesa@lasarte-oria.eus

              Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.24 Atala: INFORMATIKA-ZERBITZUAK

              Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

              Informazio gehiago: www.lasarte-oria.eus/eu/dbeo