Mendaroko
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Mendaroko bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak hobetzeko obretarako diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

1. artikulua. Oinarrien xedea

Honen xedea da Mendaroko Udalak Mendaroko udalerriko bizitegi-eraikinen eta etxebizitzetan hobekuntzak sustatzeko ematen dituen zuzeneko emakida-prozeduraren bidez eman beharreko dirulaguntzen emakidari aplikatu beharreko oinarri arautzaileak ezartzea. Diruz lagundu daitezkeen jarduketak honako hauek dira:

1. Lerroa: Elementu komunei buruzko jarduerak:

  • IRISGARRITASUNA ERAIKINETAN. igogailuak, maldak eta plataformak instalatzea eta egokitzea.

  • FATXADAK ERABERRITZEA. eraikin baten fatxada edo fatxadak jatorrizko egoerara edo egoerara lehengoratzea, konposizio-unitatea aldatu gabe eta egiturazko elementuetan eraginik izan gabe. Diruz lagundu ahal izango dira eraikuntza-soluzioak aldatzea dakarten birgaitze-obrak, fatxadaren jatorrizko baldintzak hobetzea dakartenak. Akabera-elementuak konpontzea, berritzea edo ordeztea ere sartuko da, hala nola entokatzea eta pintura.

  • TEILATUAK BIRGAITZEA: diruz lagunduko da, teilatu guztia aldatzen edo berritzen bada, itxituraren sekzio guztia barne. Jarduketak teilatuaren parte diren elementuen eraikuntzako egoera ona eta txukuntasuna bermatu beharko ditu (antenak bateratzea; tximiniak, sabai-leihoak, erretenak, barandak, zaharkitutako elementuak kentzea…).

  • ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOAK ESKATUTAKO LANAK, ikuskaritzak eskatzen dituen lanak berehala, presa handiz edo presaz egin behar izanez gero, eta betiere teknikari kualifikatu batek sinatzen baldin badu.

  • EFIZIENTZIA ENERGETIKOAREN HOBEKUNTZA. Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketak. Berokuntzarako edo hozketarako energia eskaria jaisteko jarduketa oro hartuko da eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko dirulaguntza jaso dezakeen jarduketatzat, fatxadan, estalkian edo inguratzaileko beste edozein paramentutan eta bizitegi eraikin kolektiboetan, familia bakarreko edo bi familiako etxebizitza bakartuetan edo ilaran lerrokatutako etxebizitzetan egiten bada.

  • AUTOKONTSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKO FOTOVOLTAIKOA SORTZEKO INSTALAZIOAK, BIZITEGI-ERAIKINETAN. Autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko eguzki panel fotovoltaikoen instalazio berrietan egiten diren inbertsioak (familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzetan zein etxebizitza eraikin kolektiboetan egiten direnak) hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat, energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuak arautzen duen modalitateren batekoak badira.

  • AEROTERMIA BIDEZKO KLIMATIZAZIO EDOTA UR BERO SANITARIOAREN INSTALAZIO ZENTRALIZATUAK BIZITEGI-ERAIKINEN KOMUNITATEETAN. Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira bizitegi-eraikinetan aerotermia-sistema zentralizatuak jartzea (aire-aire bidezko teknologiak izan ezik), energia-eraginkortasun handiko ekipamendutzat hartzen direnak. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2008ko uztailaren 22an eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduari (EITE) buruzko arauak emateko agindua bete beharko dute instalazioek, baita aplikatu beharreko gainontzeko araudia ere.

2. Lerroa: Elementu pribatiboei buruzko jarduerak:

  • ETXEBIZITZA EGOKITZEA MUGIKORTASUN MUGATUA EDO ZENTZUMENEZKO DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAT EDO 65 URTETIK GORAKOENTZAT.

  • KANPO AROTZERIA ORDEZKATZEA.

  • AEROTERMIA BIDEZKO KLIMATIZAZIO EDOTA UR BERO SANITARIOAREN INSTALAZIOAK. Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira aerotermia-sistemak jartzea (aire-aire bidezko teknologiak izan ezik), energia-eraginkortasun handiko ekipamendutzat hartzen direnak. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2008ko uztailaren 22an eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduari (EITE) buruzko arauak emateko agindua bete beharko dute instalazioek, baita aplikatu beharreko gainontzeko araudia ere.

3. Lerroa Alokairuaren sustapena:

  • ETXE BIZITZA HUTSEN ALOKAIRUA SUSTATZEA, Alokabide (ASAP) programan egindako bitartekaritza lanaren bidez merkatura atera ahal izateko. Etxebizitza hutsak egokitzeko lanak, gerora alokairuan jarri ahal izateko.

1 eta 2 Lerroetan xedatutako laguntzak bateragarriak izango dira. Aldiz, 3. atalean xedatutako laguntzak, 1. atalekoekin bateragarriak izango dira, baina 2. atalekoekin bateraezinak.

1. Lerroko fatxadak eta teilatuak zaharberritzeko laguntzak bateragarriak dira eraikinen ikuskapen teknikoak eskatutako obrekin, baina ez da inoiz dirulaguntzarik bikoiztuko..

Dirulaguntzaren kopurua zehazteko xedearekin, diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira lanak egikaritzean izandako gastuak eta ordainsari teknikoek sortutako gastuak. Halaber, Balio Erantsiaren gaineko Zerga diruz lagunduko da, baldin eta onuradunak osorik edo zati batean ordaintzen badu eta berreskuratu ezin badu.

NORK ESKA DEZAKE?

2. artikulua. Onuradunek dirulaguntza eskuratzeko bete behar dituzten baldintzak

1- Dirulaguntzen onuradunak izan daitezke dirulaguntza ildo bakoitzarentzat jarraian zehaztutakoak, baldin eta diruz laguntzeko moduko jardunen ordainketan parte hartzen badute, baldin eta DLOren 13. Artikuluko 2. eta 3. Atalek ezartzen dituzten debeku horietako baten eraginpean ez badaude:

  • Elementu komunetan egindako lanetan (1 Lerroa), zuzeneko onuradunak izango dira, hain justu, legez eratutako Jabekideen Erkidegoak edo eraikinaren jabeak, familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzen kasuan. Honako atal honetan xedatutako laguntzen izapideak, bestalde, Jabekideen Erkidegoaren ordezkariak egin beharko ditu; betiere, Jabetza Horizontalaren legean xedatutako modu eta baldintzetan. Familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzen kasuetako jabeen diru sarrera haztatuek ezingo dute, inondik inora, urteko 35.000 eurotik gorakoa izan elkarbizitza-unitatea kide bakarrekoa bada, edo 65.000 eurotik gorakoa izan elkarbizitza-unitatea bi kidekoa edo gehiagokoa bada.

  • Elementu pribatiboetan egindako lanetan (2 Lerroa), jabeak, gozatzaileak edo errentariak diren eskatzaileak soilik izan daitezke onuradun; edo bestela, lanak egin beharreko etxe bizitzari begira bestelako tituluren bat duten pertsonak. nolanahi ere, pertsona fisikoak izan beharko dute, eta etxe bizitza horrek euren bizitegi eta ohiko egoitza izan beharko du. Egoera hori, hain zuzen, udal erroldaren bitartez egiaztatu ahal izango da. Azkenik, pertsona horien urteko diru sarrera haztatuak ezingo du, inondik inora urteko 35.000 eurotik gorakoa izan elkarbizitza-unitatea kide bakarrekoa bada, edo 65.000,00 eurotik gorakoa izan elkarbizitza-unitatea bi kidekoa edo gehiagokoa bada.

  • Etxebizitza hutsen alokairua sustatzeko lanetan (3 Lerroa), onuraduna izango da lanak egin beharreko etxe bizitzaren jabea, gozamenduna, pertsona fisikoa.

Laguntza horien onuradunek konpromisoa hartu beharko dute zaharberritutako etxebizitza Alokabide (ASAP) programaren bitartez alokairuan jartzeko. Diru-laguntza jaso tzen duen etxebizitzak gutxienez 5 urte eman beharko ditu Alokabide programan. Ezingo da laguntza hau jaso baldin eta 3 etxebizitzako edo hortik gorako ondarea badu eta/edo urteko 35.000,00 euro gordinetik gorako diru-sarrerak baditu kide bakar batek osatutako bizikidetza-unitateen kasuan, edo urteko 65.000,00 euro gordinak baditu bi kide edo gehiago badira.

2- Ezingo zaie dirulaguntzarik eman Mendaroko Udalarekin zorrak izateagatik presazko bidetik kobratzeko prozeduraren baten barnean daudenei, harik eta zor horiek egiazki aseta, kitatuta edo beteta izan arte, non eta ez dauden atzeratuta, zatikatuta edo horien egikaritzea etenda.

3- Deialdi honetan zehaztutako laguntzak jaso nahi dituzten eraikinetako titularrek EIT (eraikinetako ikuskaritza teknikoa) eginda eta aurkeztuta eduki behar dute laguntza hau jasotzeko eskaera egin aurretik, eraikinaren antzinatasuna dela eta nahitaezkoa bada. EIT aurkeztu beharko da Udalaren sarrera-erregistroan. Aurkezten denetik dirulaguntza eskaera egin arte dagoen gehieneko epea 10 urtekoa da.

Dirulaguntza ukatu egingo da EITen adierazitako akatsak ezarritako epeetan zuzendu ez badira eta zuzenketa hori eskatzen den dirulaguntzaren xede diren obra horietan sartzen ez bada.

4- Era berean, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

  • Eraikinak etxebizitzarako azalera erabilgarri osoaren bi heren izatea gutxienez, zenbaketa horretatik kanpo geratzen da beheko solairuaren azalera.

  • Eraikinak hamar urtetik gorako antzinatasuna izatea.
  • Eraikina hirigintzaren aldetik egokia izatea, udal-lizentzia lortzeko mugarik gabe.
  • Eraikina aurri-egoeran, zati batean eraitsita edo barruan hustuta ez egotea.
  • Obrarako udal-lizentzia izatea, hala dagokionean.

Fatxadak zaharberritzeko dirulaguntzetan, gainera, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Fatxadako elementuei tratamendu bateratua emango zaie (leihoak, balkoiak, itxiturak...). Ez da dirulaguntza emango aipatutako elementuren bat fatxadako beste elementuez bestelako kolore edo osaerakoa ez bada, salbu eta lizentzia eskatzeko aurkeztutako proiektuak elementu horiek ordeztea eta fatxadaren baldintza estetikoak uniforme bihurtzea aurreikusten badu.
  • Ez du urratuko eraikinen fatxaden eta estalkien baldintza estetikoak arautzen dituen udal-ordenantza.
  • Ez du baimenik gabeko instalaziorik izango, hala nola antenak, errotuluak, gas-galdarak edo bestelakoak, ez fatxadan, ez barandaren gaineko balkoietan. Teknikari informatzaileek eta Lurralde Batzordeak aztertuko dute ea elementu diskordanteak lizentziarik duen ala ez, eta ea legeztatu daitekeen ala ez.
  • Ez dira diruz lagunduko aireztapen-patioetako edo eraikinen barruko beste patio batzuetako fatxadetako obrak.

Teilatuak birgaitzeko dirulaguntzen kasuetan, baita aerotermia bidezko klimatizazio edota ur bero sanitarioaren instalazioetan ere, eraikinen fatxaden eta estalkien baldintza estetikoak arautzen dituen udal-ordenantza beteko da baita ere.

Bizitegi eraikinetan autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioei dagozkien dirulaguntzetan, eguzki-energia lortzeko sistemak instalatzea arautzen duen udal ordenantza bete beharko da.

5- DLO-ren 23.2 artikuluko e) hizkiak dioena betez, deialdi bakoitzak zehaztuko du baldintzak zer modutan egiaztatuko diren; hori dela eta, eskaerekin batera ekarri behar diren dokumentuak eta argibideak ere deialdiak berak adieraziko ditu.

5- Dirulaguntza bat eskatu eta onartu ondoren, ezingo da diruz lagundutako obra bererako beste dirulaguntzarik eskatu, hura emateko ebazpenaren datatik hamar urte igaro arte

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Bederatzigarrena.- Dirulaguntza eskaerarekin batera ekarri behar diren dokumentuak eta argibideak

Honako dokumentazio hau izan behar du dirulaguntza eskuratzeko eskabideak:

  • Eraikinetan hobekuntza lanak egiteko eskaera-orria behar bezala beteta; udal webgunean (www.mendaro.eus) eskuratu daiteke.
  • Jabeen Erkidegoaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) edo jabearen NANa.

  • Erkidegoko idazkariak edo idazkari administratzaileak egindako dokumentua, dirulaguntzaren eskaera izenpetu duen pertsona Jabeen Erkidegoko lehendakaria dela dioen agiria; eredua udal webgunean (www.mendaro.eus) eskura daiteke.

  • Erkidegoko idazkariak edo idazkari-administratzaileak egindako ziurtagiria, diruz laguntzeko eskatu den obra horiek egiteko Erkidegoak baietza eman duela dioen agiria; eredua udalaren webgunean (www.mendaro.eus) eskuratu daiteke.

  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

  • Eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.
  • Hala dagokionean, Jabetza Erregistroko indizeen-zerbitzuak emandako ziurtagiria, jabetzan 3 etxebizitza edo gehiago ez izatearen baldintza betetzen dela egiaztatzen duena
  • Hala dagokionean, 18 urtetik gorako bizikidetza-unitateko kide guztien azken errenta-aitorpena, mugaeguneratutako azken ekitaldi fiskalari dagokiona, eskabidea aurkezten den unean.

Errenta-aitorpena egin ezean, hura aurkeztetik salbuetsita egotearen ziurtagiria eta mugaeguneratutako azken ekitaldi fiskaleko diru-sarrerak justifikatzeko dokumentazioa, eskabidea aurkezten den unean. Diru-sarrerarik ez badu, horren aitorpena.

  • Jabeen Erkidegoak duen Bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, dirulaguntza hor ordaindu ahal izateko. Agiri hauetako edozein izango da baliozkoa: banku-laburpena, aurrezki-libreta edo banketxeak emandako ziurtagiria.

  • Egindako obren fakturak eta ordainagiriak.
  • Dirulaguntza jaso dezakeen gastuaren zenbatekoa 40.000 eurotik gorakoa bada, eskatzaileak lanak egiteko konpromisoa hartu aurretik gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, salbu eta lanen ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez badago egin ditzakeen nahikoa entitaterik edo salbu eta lanak egiteko kontratua dirulaguntzen deialdia argitaratu aurretik sinatu bada. Justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza eskaerarekin batera, eta haien arteko aukeraketa efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz egingo da, eta, baldin eta proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada, berariaz justifikatuko, memoria baten bidez.

  • Obra-amaierako ziurtagiria, obraren zuzendari teknikoak izenpetua, proiektu teknikoa derrigorrean beharrezkoa den kasuetan. Gainerako kasuetan, eta baliabide lagungarrien proiektuetan ez da beharrezkoa izango obra-amaierako ziurtagiria aurkezterik.

Dirulaguntza eskuratzeko obra-amaierako dokumentazioa aurkeztu behar den kasuetan, aurkeztu den obra-amaierako dokumentazio horri buruzko udal zerbitzu teknikoen aldeko txostena eduki behar da. Dirulaguntza ukatu egingo da egindako obra emandako lizentziarekin bat ez datorrela ikusiz gero eta legeztatzeko modukoa ez bada.

  • Argazkiak, bai obra aurreko egoerarenak, baita obraren ostekoak ere.
  • EIT (Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoa) dokumentua, XML fitxategian eta PDF formatuan, antzinatasunagatik nahitaezkoa den eraikinetan.
  • Efizientzia energetikoa hobetzeko lanen kasuan (proiektua barne), eraikinaren Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria, diruz laguntzeko eskatzen den jarduketaren aurrekoa eta ondorengoa, eta jarduketak egin aurretik eta ostean berau Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatu izanaren frogagiria.
  • Autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioen kasuan, Instalazio berriaren proiektua deskribatzeko txosten tekniko-ekonomikoa, gaitutako teknikaria tituludunak idatzia eta sinatua, jarraian zehaztutakoa jasoko duena:
    • Instalazio berriaren aurreko egoera, kokalekua eta koordenatuak.
    • Lortutako egoera.
    • Sorkuntza elementu eta sistemen deskripzioa; instalazioaren potentzia; konfigurazioa, errendimenduaren kalkulua, PVGIS Informazio Geografiko Fotovoltaikoko Sisteman oinarrituta eta % 14ko galera estandarrak kontuan izanda.
    • Martxan jarritako ekipamendua: modulu fotovoltaikoen kopurua eta potentzia unitarioa; elektrizitatea ekoizteko ekipamenduen marka, modeloa eta teknologia mota; inbertsoreen kopurua eta potentzia unitarioa eta ezaugarri tekniko espezifikoak.
    • Biltegiratze elementu eta sistemen deskripzioa, horrelakorik balego, baita kontrol sistema eta metodologiarena ere.
    • Sorkuntza elementuen fitxa teknikoaren kopia.
    • Instalazioaren abiarazteko erantzukizunpeko adierazpena, Eusko Jaurlaritzako ekonomiaren garapen, jasangarritasun eta ingurumen sailean erregistratuta.

  • %33 edo gehiagoko mugikortasun mugatuko edo zentzumenezko desgaitasuna duten edo 65 urtetik gorako pertsonak bizi diren etxebizitzak egokitzeko lanak egin behar badira, egoera horien eta adinaren (NAN) egiaztagiriak.
  • Kanpoko arotz lanak ordezkatu behar badira, jartzen den arotzeriaren memoria (ezinbestean, arotzeria mota eta jartzen den beiraren lodiera mota, baita kamerarena ere), berritzen den leiho bakoitzaren neurriak, ezarritako beira justifikatzeko pegatinak eta leihoek CE marka dutela egiaztatzeko etiketak.
  • Aerotermia bidezko klimatizazioa edota ur bero sanitarioaren instalazioen kasuan: dokumentazio teknikoa, gutxienez honakoak jasoko dituena:
    • Marka eta modeloa
    • Instalazioaren potentzia (kW)
    • Urtaroko batez besteko errendimendua (SPF), ekipoaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoen bidez egiaztatua.
    • Klimatizazioaren azalera (m2)
    • Instalazioaren eta hura osatzen duten elementu nagusien koloretako argazkiak.
    • Sorkuntza termikoko ekipoaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak.
    • Instalazioaren aurrekontu xehatua, materialaren kostua eta eskulana bereizita.
    • Jarduketak behar bezala egin direla justifikatzeko txostena, proiektuaren egile den teknikari tituludun eskudunak edo, halakorik ezean, obra-zuzendaritzak edo, hala badagokio, enpresa instalatzaileak sinatutakoa.
    • Nahitaezkoa denean (≥5 kW potentzia termiko nominala), sortze-elementuak zerbitzuan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena, organo eskudunaren zigiluarekin, EITAren arabera.
  • Alokairua sustatzeko lanen kasuan, Alokabide (ASAP) programan egindako bitartekaritza lanaren bidez etxebizitza alokairuan jartzeko konpromiso fede emailea, 5 urtetarako gutxienez; agiria udal webgunean (www.mendaro.eus) eskura daiteke

Interesdunek hala aitortzen badute, eta Oinarri hauetan eskatu zaizkien dokumentuetako batzuk Mendaroko Udalaren esku baldin badaude, eta Udala horren jakitun baldin bada, ez dituzte horiek aurkeztu beharrik izango; horretarako, agiriok zein egun eta Sailetan aurkeztu diren adierazi beharko da.

Mendaroko Udalak, NISAEren nodoaren bidez, Administrazioaren esku dauden interesdunen datuak egiaztatu eta kontsultatu ahal izango ditu, baita dirulaguntza honen administrazio-izapideak egiteko eskatzen den beste edozein ere. Horregatik, elkarreragileak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Administrazio publikoen arteko datu-bitartekaritzaren oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan zehazten da. Artikulu horretan aitortzen da herritarrek eskubidea dutela edozein administraziok egindako dokumentuak, jatorrizko dokumentuak, araudi arautzaile aplikagarriak eskatzen ez dituen datuak edo dokumentuak edo interesdunak lehenago edozein administraziotan aurkeztu dituenak ez aurkezteko.

Era berean, 40/2015 Legearen 155. Artikuluak adierazten duena gogora ekarriz, administrazioek elkarri lagundu behar diote datu-trukean, eta herritarrei buruzko datuak, haien esku daudenak, eman behar dituzte.

#

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Internet bidez:

      Zazpigarrena.????Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

      Dirulagun tza eskaerak izenpetuko dituztenak interesatuak be - raiek izango dira, edo, beraiek izan ezean, zuzenbidean balio duen beste edozein baliabide erabilita, haien ordezkapena egiaztatzen duten pertsonak.

      Eskaerak 2024ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.

      Dokumentazioa honako leku hauetan aurkeztu ahal izango da:

      — Aurrez aurre, Herritarren Zerbi tzu rako Bulegoa, (Udaletxearen beheko solairuan).

      — Elektronikoki, udal webgunetik: www.mendaro.eus. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@kQ, NAN elektronikoa, Izenpe txar te la, etab.) edukitzea beharrezkoa da.

      Horrez gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz. Correoseko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Mendaroko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, poste txe ko fun tzio narioak data eta zigilua jar diezaion eskabidea aurkezteko epea ren barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

      KOSTUA

      Ez du kosturik.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Deialdi honen xede diren dirulaguntzak emateko betetzen den araubidea hauxe da:

      Ordezko moduan, administrazio-zuzenbideko gainerako legeak aplikatuko dira.

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Interesdunak eskabidea aurkeztea.

      2. Akatsak zuzentzea, hala dagokionean.

      3. Dagokion zerbitzu teknikoak eskaera ebaluatzea.

      4. Alkatetzaren ebazpena, diru-laguntza emateari edo ukatzeari buruzkoa.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus