Zumaiako udalerrian alokairu-erregimeneko etxebizitza bat duten 36 urtetik gorako pertsonek ohiko bizileku gisa erabiltzen duten etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea.
Zumaiako udalerrian ohiko egoitza duten eta alokairu erregimenean etxebizitza bat duten 36 urtetik gorako pertsonek. Gehienez urtean 28.000 euroko diru sarrerak dituztenei -eskatzailea pertsona bakarra den kasuetan - eta 38.000 euro haztatu - bizikidetza unitateen kasuan- dituztenei zuzentzen zaizkie. Halaber, laguntza hau diru sarreren %30 edo gehiago alokairura bideratzen dutenei dago zuzenduta
Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 20tik irailaren 30a arte, bi egun horiek barne.
Kasu espezifikoetarako aurkeztu beharreko dokumentazioa eskaera orrian jasota dago.
Horrez gain, Zumaiako Udalak, NISAEren Nodoaren bidez, eskaera orrian jasotako egiaztapenak eta kontsultak -Identitate datuak, errolda datuak, PFEZ, Ondasun higiezinei buruzko kontsulta, Zerga- betebeharren ordainketa egunean izatearen Kontsulta, Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean izatearen kontsulta Ezkondu gabeko bikoteen erregistroa, Ezkontza ziurtagiria, Helburu bereko dirulaguntzak (GLL, Gaztelagun, Emantzipa, EPE)- egingo ditu interesdunek administrazioaren esku jarri dituzten datuei buruz. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada berariaz; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
Doan
Tokiko Gobernu Batzordeak
Idazkaritza - Idazkaritza
Geroagoko izapideen laburpena
Fitxategiaren izena: Sarrera erregistroa
DBEB kodea: 201
Fitxategiaren xedea: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea. Baita udalean sartzen eta ateratzen diren idazkiak eta komunikazioak kudeatzeko ere, eta horiek ofizialki jasota uzteko.Era berean, galdutako objektuekin lotutako izapideak egiten dira, udaltzaingoarekin koordinatuta.
Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.