Deialdi honen xedea da Urretxuko udalerrian kokatutako etxebizitzetan eta bizitegi eraikinetan irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obretarako laguntzak.
Jarduera lagungarriak.
* 1. lerroa: Irisgarritasuna hobetzeko jarduerak.
— Elementu komunetan egindakoak: Bizitegi eraikinetako jarduketen kasuan honako lan hauek lagunduko dira: igogailuak lehen aldiz instalatzeko lanak, dagoeneko martxan dagoen igogailu bateko ibilbidea (bide publikotik etxebizitza bakoitzera bitartekoa) irisgarri bihurtzeko lanak eta pasabideak/ateak egokitzeko lanak: zabalera, norabidea, etab. aldatzekoak eta/edo beharrezkoak diren mekanismo/elementuak instalatzekoak.
— Elementu pribatiboetan egindakoak: Etxe bizitzen barruko irisgarritasuna hobetzeko jarduketen kasuan, bainugeletako barrualdeak hobetzea lagunduko da: bainuontziak dutxekin, pasoko ateekin, komunen egokitzapenarekin eta abarrekin ordezkatzea, eta segurtasun elementu finkoak instalatzea, hala nola bainuontziko eserlekuak, txorrotak, oholtzak, barrak eta/edo euskarriak.
Beti ere, mugikortasun urriko pertsonak edo 65 urtetik gorakoak bizi badira.
Pertsona batek mugikortasun murriztua duela joko da urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuaren arabera % 25eko edo gehiagoko ehunekoa duenean.
* 2. lerroa: Energia eraginkortasuna hobetzeko jarduerak.
— Elementu komunetan egindakoak: Bizitegi eraikinetako jarduketen kasuan honako lan hauek lagunduko dira: eraikinaren inguratzaile termikoa eta beharrezko isolamendua hobetzeko lanak.
— Elementu pribatiboetan egindakoak: Etxebizitzen kasuan, energia-eraginkortasuna hobetzea hala nola, etxebizitzaren inguratzaile termikoa hobetzeko lanak (itxiturei isolamendu termikoa gehitzekoak, arotzeria eta beirakiak ordezkatzekoak.
Eskatzaileak/onuradunak:
1.- Legez eratutako jabeen erkidegoak.
2.- Etxebizitzen edo familia bakarreko edo bi familiako eraikinen jabeak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
- etxebizitza onuradunaren ohiko etxebizitza izatea.
- familia-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak urteko 39.000 €baino gehiago ez izatea.
Eraikinen betekizunak:
1.- Urretxuko udalerri barnean egotea.
2.- 15 urtetik gorako antzinatasuna izatea
3.- Hondatuta ez egotea
4.- Obrak egiteko udal-baimena eragozten duen hirigintza-erasanik ez izatea.
5.- Gutxienez zatiaren % 80 bizitegi-erabilerarako erabiltzea.
6.- 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi eta 2026ko azaroaren 30 baino lehen amaitzen diren obrak (Obra-lizentzia edo zuinketaren egiaztapen-akta edo horren ordezko dokumentua hartuko da hasiera-datatzat).
2025eko deialdiari dagozkion eskabideak 2025eko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Izaera orokorrez, eskaera-orriarekin batera (eskaera eredua), honako agiriak aurkeztu beharko dira:
1. Elementu indibidualetako obren kasuan:
a) Eska tza ilearen edo/eta haren ordezkariaren eta familia kideen Nortasun Agirien kopia bat.
b) Zaharberritu beharreko elementuen kolorezko argazkiak.
c) Egin beharreko lanei dagozkien gremioen aurrekontu zehaztuak eta teknikarien ordainsarienak.
d) Kontuaren titulartasuna egiazta tzen duen agiria.
e) Jabetzaren titulartasuna egiazta tzen duen agiria.
2. Elementu komunetan egindako obren kasuan:
— Eskaera jabe erkidegoak buru tzen duenean:
a) Eraikinen Azterketa Teknikoaren txos tena, elementu komunen lanetarako, aplikagarria den araudian ezarritako eskakizunen baitan.
b) Jabekide Elkartearen Identifikazio Fiskalerako Zenbakiaren (IFZ) fotokopia.
c) Jabekide Elkarteak egindako bileraren aktaren fotokopia, dirulaguntza eskatzeko eta Jabekide elkartearen ordezkaritza eskuordetzeko erabakiak jaso tzen dituenean.
d) Dirulaguntza zein lanetarako eskatu den, proiektua edo hala badagokio, oroitidazkia, atalka banatutako aurrekontua, eta obra baimenaren kopia.
e) Eraikinak jabe bakarra badauka, eraikinaren etxebizitzen gutxienez % 80ren alokatze kontratuak, indarrean daudenak.
f) Kontuaren titulartasuna egiazta tzen duen agiria.
Partikularren dirulaguntza osagarria eskatzen denean:
a) Eskatzailearen edo/eta haren ordezkariaren eta familia kideen Nortasun Agirien kopia bat.
b) Kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
c) Jabetza ren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
Ez du kosturik interesatuarentzat.
Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.
Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.
Administrazio orokorra arlora bidali
Tokiko Gobernu Batzarrak
Administrazio Orokorra - Idazkaritza
HELEGITEAK:
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA, dagokion Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, BI HILABETEKO epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, ebazpena eman zuen organoan bertan eta HILABETEKO epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.