Kultur Etxean zerbitzu zehatzik eskaintzen ez duten gelak erabili ahal izateko eskaera:
Areto Nagusia: 50 eserleku
Bilera gela 1: 40 eserleku
Bilera gela 2: 10 eserleku mahai baten inguruan
Erabilera anitzeko gela: 20 eserleku mahai baten inguruan.
Edozein pertsona, elkarte, edo erakundek edo haren legezko ordezkariak.
Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo bsinatzen badu izapidea, ordezkaritza agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
16,50 € orduko tasa
Herriarentzat interesa duten talde kulturak, sozialak eta kiroletakoak zein ikastetxeak, salbuetsita daude prezioaren ordainketatik.
Ez dagokio
Eskaera eta dagokion dokumetnazioa, balego, erregistratu.
Interesatuari kopia eman
Dagokion sailari bidali: sustapen soziokulturala.
Sustapen soziokulturala.
Sustapen Soziokulturala - Kultura
Eskaerak gutxienez 7 egun natural aurretik aurkeztu beharko dira, eta eskaria egin aurretik Sustapen Soziokulturaleko Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da gelen erabilgarritasuna ziurtatzeko eskaria egin aurretik.
Espazioak erabiltzen utziko da, lehentasun ordena honen arabera:
Udal sailak.
Udal sailekin batera herriko elkarteek antolaturiko jarduera publikoak.
Herriko kultur kirol, giza erakundeak, eskola edo giza taldeak
Herriko beste edozein erakunde eta norbanakoak.
Urretxu-Zumarragakoak ez diren elkarte, erakunde eta norbanakoak.
HELEGITEAK:
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA, dagokion Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, BI HILABETEKO epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, ebazpena eman zuen organoan bertan eta HILABETEKO epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.