Udal kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroetan izena ematea
Edozein pertsonak edo bere ordezkariak
IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
Eskatzailearen NANa.
Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
Ikastaroen ordainketa hiruhilabetekoa izango da
Eskaera jaso, egiaztatu, eskaneatu eta kudeaketa programan jartzea
Eskaera Kirol Sailera bidaltzea
Sustapen Soziokulturala - Kirolak
Urteko iraupena duten ikastaroetarako izen ematea irailean hasiko da. Beste ikastaro jakin batzuetarako, izen emateak iragarritako egunetan egingo dira.
Halabeharrez bertan behera uzten diren ikastaroetan, eman gabeko klaseen dirua proportzionalki itzuliko zaie ikastarogileei.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.