Zergaren kuota osoan honako hobari hauek aplikatzen dira:
Desgaitasuna duten edo 70 urte baino gehiago duten pertsonak: zerga kuotaren %90eko hobaria, sarbidea eta bizigarritasun baldintzak errazteko eraikuntza, instalazio eta obretan, bizitegi-erabilerarako diren eta 2005a baino lehen eraikitako eraikinetan irisgarritasun araudia betetzeko.
Fatxadak txukuntzeko eta berritzeko: zerga kuotaren %90eko hobaria, aldamioei eta margotzeari dagozkien partiden gain, aldez aurreko zarpiatzea eta lixatzea barne, eta isolamendua, inpermeabilizazioa eta eraikinaren estetika hobetzeko ez direnak kanpo.
Nekazaritza-, abeltzaintza- edo baso-ustiapena: %90eko hobaria, nekazaritzan, abeltzaintzan edo basoan aritzen den familia unitateko norbaitek eraikitako obran, beti ere sozietatea edo komunitatea eratzen ez badute.
Babes Ofizialeko Etxebizitzak etxebizitza berriak:%50eko hobaria.
Interes bereziko edo udal onurako obrak: %95 arteko hobaria.
Irakaskuntza izaerako instalazioetan ikastetxeek egindako obrak (interes berezikoak edo udal onurakoak): %25 eta %50 arteko hobaria, zerga-oinarriaren arabera.
Eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak jartzeko obrak: %75eko hobaria.
Hirigune Historikoko merkataritzako lokalal egokitzeko edo berritzeko obrak, beti ere obra hau jarduera berri bat irekitzeko bada: %50eko hobaria.
Zergaduna den pertsona fisiko edo juridiko interesdunak, edo bere lege-ordezkariak
NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.
Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
HONEZAZ GAIN:
Nekazaritza-, abeltzaintza- edo baso-ustiapena :
Nekazal Ganbararen ziurtagiria, titularraren jarduera adieraziz.
Ez du kosturik eskatzailearentzako
Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.
Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.
Zerbitzu Ekonomikoetako Diruzaintza sailera bideratu.
Alkatetza
Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.