Bergarako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Ohiko etxebizitzaren Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ) kuota ordaintzeko dirulaguntza

Zer da? Zertarako da?

Tramite honen xedea da ohiko etxebizitzari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota ordaintzeko dirulaguntza eskatzea.

Dirulaguntza hauek egoera ekonomiko zaurgarria izan dezaketen bizikidetza-unitateen titularrei zuzenduta dago.

Nork eska dezake?

Ohiko etxebizitzagatik ordaindu behar den zergaz ari gara eta ohiko etxebizitza horien subjektu pasibo gisa ageri direnek dirulaguntza jaso dezakete baldin eta, bizikidetza unitate bateko kide izanik, eskaera egin aurreko urte naturalean guztien artean dituzten diru-sarrera gordinak dirulaguntzaren oinarrietan (3. artikuluan) agertzen diren mugen barruan badaude.

Aurkeztu behar diren agiriak

____

  • F0191 inprimakia behar bezala beteta eta titularkide guztiek edo 18 urtetik gorako bizikidetza-unitateko kide guztiek sinatuta.

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136A) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            GIZARTE ZERBITZUAK
            Udaletxea. San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua
            Tel.: 010 (Bergaratik) - luzapena: 1210
            943 779 100 (Bergaratik kanpo) - luzapena 1210
            e-maila: ongizatea@bergara.eus

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

            Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.

            Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.

            Batzorde informatzailearen irizpena, Antolakuntza.

            Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.

            Jakinarazpena, eskatzaileari.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza 1,

              20570 Bergara

              Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).