Bergarako Udalak zenbait udal partzela herritarren eskura jarri ditu aisialdirako baratze modura erabiltzeko. Udalak modu horretan aisialdi aktiborako eta inklusiborako topagune bat sustatu du, gizatalde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak nahiz belaunaldi ezberdinen arteko trukea bultzatzeko; eta, aldi berean, nekazaritza ekologikoari bultzada bat emateko.
Helburuetako bat aisialdia den heinean, baratze hauetatik ateratako produktuak saltzea debekatuta dago, beraz, norberak kontsumitzeko eta etxeko erabilerarako soilik diren produktuak bakarrik landatu ahalko dira.
Ustiapenerako erabilera-baimena zozketaren bidez adjudikatuko da eskatzaile izan direnen artean. Urtebeteko aldirako emango da, urte bakoitzeko abenduaren 31ra arte, eta gehienez 2029ko abenduaren 31ra arte.
Behin betikoz esleipendunak diren pertsonak behartuta egongo dira baratzeak kudeatzeko JORRAN elkarteko kide izatera eta, horrez gain, kudeaketaren udal arduradunarekin zuzeneko harremana izateko pertsona bat izendatu beharko dute.
Baratzeren bat adjudikatzeko lizentzia lortzeko onuradun izan ez direnekin, ordezkoen zerrenda osatuko da. Zerrenda bajak ordezkatzeko erabiliko da, baratze ekologikoak erabili eta gozatzeko okupazio lizentziaren bidez emandako eskubideari borondatez uko egin edo derrigorrez galdu izanagatik. Ondoren, hautagai den hurrengoari deituko zaio, aipaturiko zerrendan duen postuaren arabera, betiere lizentziaren indarraldian zehar.
2022-2025 urteetan emandako erabilera baimen guztiek, hitzarmen bidez adjudikatutakoek izan ezik, adjudikatutako lursaila erabiltzeko eta gozatzeko eskubidea galduko dute; baina eskaera berri bat aurkezteko aukera izango dute. Zozketa berrian hautatzen badituzte, aurretik adjudikatu zitzaien lursail zenbakia mantentzea eska dezakete.
Ikus HEMEN baratze parkeko partzelen planoa.
Ikus HEMEN 2026-2029 Bergarako "Baratze-Parkeko" aisialdiko baratze ekologikoak erabiltzeko baimenak emateko deialdia.
Bergarako Baratze Parkean, aisialdiko baratze ekologikoak okupatzeko lizentzien onuradun izan ahalko dira Bergarako udalerrian erroldatuta dauden pertsonak, baldin eta udalerrian gutxienez azken sei hilabeteetan bizi badira – esleipen-deialdia argitaratzen denetik –, eta, gainera, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Bergarako Udalarekin zerga edo beste mota bateko betebeharretan egunean egotea.
b) Familia-unitatearen beste inolako kiderik beste baratze ekologiko baten esleipendun ez izatea.
c) Zigortua ez izana aurretik aisialdiko baratzea izan eta ordenantza honetan aurreikusitakoa ez betetzeagatik.
d) Baratzea erabiltzeko lizentzia-baimena indarrean jarri aurretik, udalak eta/edo elkarteak antolatutako baratze-zaintza ekologikoari buruzko derrigorrezko ikastaroa osorik egina izatea.
e) Baimenak irauten duten bitartean Bergaran erroldatuta egon beharko da, errolda aldaketak berarekin ekarriko luke baimena galtzea.
Baratzaren onuradun izateko honako baldintza hauek ere bete beharko dira:
_____
Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzailearen sei hilabete aurreko errolda eta egiazko bizilekua, arau-hausterik ez izatea eta udalarekin zerga betebeharretan edo bestelakoetan egunean dagoela.
Eskatzaileak alegatu badu, Bergarako Udalak ofizioz ere egiaztatuko du eskatzailea gizarte larrialdietarako laguntzen onuradun dela.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Ingurumena zerbitzua
Hirigintza departamentua
943 779 100 – luz. 1230
Indarrean dauden ordenantza fiskalen arabera. Konkretuki:
Eskatzaileak fidantza jarri beharko du, utzitako materialak edo instalazioak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko.
OHARRA. Prozesuan sortuko diren dokumentu publikoak (zozketak, zerrendak, abisuak, etab.) ondorengo helbidean eskuragarri jarriko dira: https://www.bergara.eus/node/17049
Alkatea
Bergarako Udala - Ingurumena
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).