Banakako ebaluazioaren erregimenean, baserri-auzoetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinetan, eta betiere udal-sareari lotuta ez daudenean, ur-horniduraren azpiegitura bat sartzeko edo berritzeko lanak finantzatzeko diru-laguntza. Laguntza honen helburua da ur-hornidurarako sare publikoa iristen ez den landa-guneetan ur hornidura bermatzea.
Udalak diru-laguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus dirulaguntzak
Dirulaguntzak pertsona fisikoek eta juridikoek eskatu ahal izango dituzte, betiere laguntzetarako deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31ren aurretik Bergaran erroldatuta badaude edo bertan egoitza fiskala badute, landa-gunean dirulaguntzaren helburu den eraikina jabetzan baldin badute eta eraikin horren erabilera bizitegikoa bada eta/edo nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategikoa.
Higiezin guztiak dagokien katastroan alta emanda egon beharko dira, eta dirulaguntza kobratzeko derrigorrezkoa izango da obrak beharrezkoa den obra-baimena izatea.
Honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte onuradunek:
a) Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.
b) Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.
Eskaerak aurkezteko epea: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik eta, gehienez ere, 2024ko abenduaren 31ra arte.
----
Bergarako Udalak dirulaguntza deialdian baldintzen datuak zuzenean egiaztatuko dituela beste administrazio batzuetan Datuen Bitartekotzako Plataformaren bitartez:.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA.
GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA.
Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du batzorde informatzailearen bitartez.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen departamentu arduradunari bideratu.
Teknikariaren txostena.
Lurraldeko batzorde informatzailearen irizpena.
Ebazpena, Alkatearen Dekretua.
Eskatzaileari jakinarazpena.
Alkatea
Bergarako Udala - Hirigintza
Eskaera egin aurretik, udal teknikariarekin egotea gomendatzen da.
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).