Bergarako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Putzu septikoak garbitzeko dirulaguntzak.

Zer da? Zertarako da?

Banakako ebaluazioaren erregimenean, baserrien saneamendu-instalazioen higienizazioa eta asepsia finantzatzeko diru-laguntza. Laguntza honen helburua da ingurumena zaintzea.

Udalak diru-laguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Laguntza jaso ahal izango dituzte pertsona fisikoek eta juridikoek.

Betiere laguntzetarako deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31ren aurretik Bergaran erroldatuta badaude edo bertan egoitza fiskala badute, eta saneamenduko sare orokorrera loturarik ez duten baserrien jabeak badira, baserri horiek bizitegi-erabilerakoak badira eta putzu septikoa badute, deialdiaren II. eranskinean ezarritako baldintzen arabera.

Saneamendu-azpiegiturarik gabeko gune tzat joko dira hargunea jarri behar den tokian kolektore-sarerik ez duen gunea. Ezingo dira izan onuradunak ustiategi bakoitza ren hondakin-urek behar duten tratamendua norberaren ustiapen-proiektuan sartuta izan behar duten nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako ustiategi edo instalazioak.

Higiezin guztiak dagokien katastroan alta emanda egon beharko dira. Era berean, dirulaguntza-lerro honetatik kanpo geldituko dira turismoko edo ostalaritzako jarduerak.

Honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte onuradunek:

a) Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.

b) Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik eta, gehinez ere, 2024ko abenduaren 31ra arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

----

  • Dirulaguntza eskatzeko eskaera-inprimakia (F0180) behar bezala beteta eta sinatuta
  • Eskatzailearen nortasun agiria
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136A) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailean nortasun agiria
  • Eraikinaren jabetzaren agiria
  • Helburu bereko jasotako beste dirulaguntzen agiriak
  • Garbiketa-lanen faktura
  • Uren arazketa-instalazioaren argazkiak

Bergarako Udalak dirulaguntza deialdian baldintzen datuak zuzenean egiaztatuko ditu beste administrazio batzuetan Datuen Bitartekotzako Plataformaren bitartez:.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA.

  • Zerga-betebeharretan egunean egotea

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA.

  • Betebeharren ordainketa egunean izatearen kontsulta.

Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du batzorde informatzailearen bitartez.

Non eskatzen da?

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Hirigintza
            Udaletxea
            San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
            943 779 100 - luz. 1230
            943779156

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
          • Legezko epea: Bi hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

          Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen departamentu arduradunari bideratu.

          Teknikariaren txostena.

          Lurraldeko batzorde informatzailearen irizpena.

          Ebazpena, Alkatearen Dekretua.

          Eskatzaileari jakinarazpena.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Hirigintza

            Oharrak

            Eskaera egin aurretik, udal teknikariarekin egotea gomendatzen da.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).