Bergarako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Baserri-auzoetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean jarritako argi-puntuen energia-kontsumoa finantzatzeko dirulaguntzak.

Zer da? Zertarako da?

Baserri-auzoetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean jarritako argi-puntuen energia-kontsumoa finantzatzeko diru-laguntza. Laguntza honen helburua da eraikinaren sarrera nagusia argiztatzea, eta baita berari atxikitakoak eta bertarako sarbideak.

Udalak diru-laguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Laguntza jaso ahal izango dute pertsona fisikoek eta juridikoek, betiere laguntzetarako deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31ren aurretik Bergaran erroldatuta badaude edo ber tan egoitza fiskala badute, landa-gunean dirulaguntzaren helburu den eraikinen bat jabetzan baldin badute eta eraikin horren helburua etxe bizitzatarako eta/edo ekonomia-jarduera bati lotua bada.

Higiezin guztiak dagokien katastroan alta emanda egon beharko dira.

Honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte onuradunek:

a) Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.

b) Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitartzen den egunaren biharamunetik eta, gehienez ere, 2024ko abenduaren 31 arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

----

  • Dirulaguntza eskatzeko eskaera-inprimakia (F0180) behar bezala beteta eta sinatuta
  • Eskatzailearen nortasun agiria
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136A) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailean nortasun agiria
  • Eraikinaren jabetzaren agiria
  • Helburu bereko jasotako beste dirulaguntzen agiriak
  • Argi- kontsumoari dagozkion fakturak

Bergarako Udalak dirulaguntza deialdian baldintzen datuak zuzenean egiaztatuko dituela beste administrazio batzuetan Datuen Bitartekotzako Plataformaren bitartez:.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA.

  • Zerga-betebeharretan egunean egotea

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA.

  • Betebeharren ordainketa egunean izatearen kontsulta.

Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du batzorde informatzailearen bitartez.

Non eskatzen da?

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Hirigintza
            Udaletxea
            San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
            943 779 100 - luz. 1230
            943779156

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
          • Legezko epea: Bi hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

          Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen departamentu arduradunari bideratu.

          Teknikariaren txostena.

          Lurraldeko batzorde informatzailearen irizpena.

          Ebazpena, Alkatearen Dekretua.

          Eskatzaileari jakinarazpena.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Hirigintza

            Oharrak

            Eskaera egin aurretik, udal teknikariarekin egotea gomendatzen da.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).