Egoitza Bergaran duten -edo beste herriren batean (betiere Bergaran kirol modalitate horretarako kirol entitaterik ez badago)- eta bergararrekin diharduten irabazi asmorik gabeko kirol entitateei zuzendutako udal dirulaguntzak.
Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: Dirulaguntzak.
Dirulaguntza eskaerak 2024-04-15a arte aurkeztu daitezke.
Bergaran egoitza duten -edo beste herriren batean (betiere Bergaran kirol modalitate horretarako kirol entitaterik ez badago)- eta bergararrekin diharduten irabazi asmorik gabeko kirol entitateak.
Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:
- Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita
Eskatzen den dirulaguntza 3.000 eurotik beherakoa denean, betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak zinpeko aitorpen batekin ordezkatu ahal izango dira.
- Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen datuak, F0098 (D05) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen jardueren programa, F0098 (D06) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D07) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Kirol taldeen ezaugarriak eta izaera bereziko jarduerak, F0098 (D11) inprimakia erabilita.
- Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.
Oharra: Elkarteei dagokienez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak, eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.
Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.
Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.
Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2024an, inprimakian hori adierazita.
Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.
- IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.
- Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.
- Eskatzailearen NANa.
- Federazioak egindako agiria, federatutako kirolarien eta teknikarien kopurua eta maila zehaztuz.
- Denboraldiko kiroletan, 2023-2024 denboraldiko jardueraren kirol-memoria. Urteko denboraldia duten kiroletan, berriz, 2024ko kirol memoria. Memoria hauek, gutxienez, atal hauexek bilduko dituzte:
a. Urte edo denboraldi horretan federazioak egindako kirolari-zerrenda ofiziala. Horretarako entitateak atxikita dagoen federazioari entitateko kirolarien zerrenda zenbakitu ofiziala eskatu eta udalari aurkeztu beharko dio. Zerrenda horretan, gutxienez, kirolari kopurua, kategoria, adina, sexua eta kirolaria bizi den udalerria agertu beharko dira.
b. Federazioak egindako teknikarien zerrenda ofiziala, federazioan indarrean dagoen lizentzia dutenena, haien titulazioarekin. Horrekin batera, entrenatzaileen euskara-gaitasuna ziurtatuko duten egiaztagiriak aurkeztuko dira.
c. Entitateko bazkide kopurua eta entitateari hilero edo urtero ordaintzen dioten kuotaren zenbatekoa.
d.Klub edota elkartearen berdintasun plana, besteak beste taldeko zuzendaritza organoetan eta kirolari gisa emakumeen partaidetza sustatzeko.
Aukeran, udalari laguntzeko asmotan, kirol entitateak lagungarritzat jo ditzakeen beste edozein agiri.
---
Dirulaguntzaren justifikazioa 2025eko urtarrilaren 31 baino lehen egingo da.
Dirulaguntza justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira eta behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira:
a) Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.
b) Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.
c) Aurrekontuarekiko desbideraketa garrantzitsuenak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.
d) Gastuen zerrenda sailkatua, F0098K (D24) inprimakia erabilita.
e) Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.
f) Jarduerak justifikatzeko memoria, F0098K (D26) inprimakia erabilita
g) Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).
h) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.
i) Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).
ARGIBIDE GEHIAGO:
Agorrosin kirolgunea
Boni Laskurain 19, 20570 BERGARA
943 779 095
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Kirolak
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).