Bergarako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Ingurumen arloan jarduerak egiten dituzten herriko taldeentzat dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Herritarren parte hartzea eta herritarrek bultzatutako interes sozialeko jardueren sustapena da helburu nagusia, beti ere “Bergara 2030 Egin Herrixa Plan Estrategiko Jasangarrian” jasotako 1. helburu estrategikoa (Hiri-eredu inklusibo eta jasangarria sortzea, herritarren ongizateari begira dagoena eta klima aldaketa arintzeaz gain, horretara egokitzen dena) gauzatzeko zehaztutako ekintza programen garapenaren testuinguruan.

Helburu estrategiko horren baitan jasotako honako programen xede edo izaerarekin lerrokatzen diren, edota programa horietan jasotako ekintzak burutzen dituzten proiektuak lagunduko dira:

  • Hiri-mugikortasun jasangarriaren garapena bultzatu: lerro honetan mugikortasun jasangarria bultzatzeko proiektuak lagundu ahalko dira, bereziki bizikletaren erabilera sustatzera bideratuak.
  • Berdeguneen eta natura-ondarearen kudeaketa-eredu berria sustatu: lerro honetan natura-ondarea babestu eta hobetzeko, natura-ondarearen ezagutza hobetzeko, lurzaintza eta antzeko ereduak sustatzeko, zein herriko berdeguneak zabaltzeko proiektuak lagundu ahalko dira.
  • Klima-aldaketa arintzeko energia-trantsizioa ahalbidetu eta klima-aldaketara egokitzeko baliabideak definitu: lerro honetan udalerriko sektore ezberdinetan energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna bultzatzeko eta aldaketa klimatikora egokitzeko ekintzak jasotzen dituzten proiektuak lagundu ahalko dira.
  • Natura-baliabideen erabilera arduratsua sustatu, herritarren osasuna eta herriaren ingurumen kalitatea zainduz: konpostatzea sustatzeko ekimenak, hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena sustatuko duten edo ekonomia zirkularrean oinarritutako proiektuak lagundu ahalko dira.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: Dirulaguntzak.

Dirulaguntza eskaerak 2023-05-09aa arte aurkeztu daitezke.

Nork eska dezake?

Bergaran egoitza eta jardun-eremua dauzkaten irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteek, horien helburuen eta jardueren artean badaude ingurumenaren kontserbazioa, hobekuntza eta zabaltze zein sentsibilizazioa.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

- Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita

- Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen datuak, F0098 (D05) inprimakia erabilita

- Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen jardueren programa, F0098 (D06) inprimakia erabilita

- Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D07) inprimakia erabilita

- Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokienez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak, eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2022an, inprimakian hori adierazita.

Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.

- IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.

- Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.

- Eskatzailearen NANa.

- Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak, baliabideak, arduradunak, aurreikusitako parte hartzea). Aipamen berezia egingo zaio Bergara 2030 Egin Herrixa Plan Estrategiko Jasangarriaren 1. helburu estrategikoko ekintza programaren edo programen garapenari egin nahi zaion ekarpenari.

- Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren esparruan eskatzaileak duen ezagutza eta esperientziari buruzko txostena.

- Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren aurrekontu xehatua.

- Proiektuaren ezaugarriengatik beharrezkoa dela ikusten badu, jarduera garatzeko eskatzaileak beste erakundeetan eskuratu beharko duen baimen idatziaren kopia ere eskatu ahal izango dio Bergarako Udalak.

--

Dirulaguntzaren justifikazioa 2024ko urtarrilaren 31 baino lehen egingo da.

Dirulaguntza justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira eta behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira:

a) Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.

b) Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.

c) Aurrekontuarekiko desbideraketa garrantzitsuenak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.

d) Gastuen zerrenda sailkatua, F0098K (D24) inprimakia erabilita.

e) Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.

f) Jarduerak justifikatzeko memoria, F0098K (D26) inprimakia erabilita

g) Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.

i) Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Non eskatzen da?

        ARGIBIDE GEHIAGO:

        Ingurumena zerbitzua
        Hirigintza departamentua
        943 779 100 – luz. 1230

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapedetze horren ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Lurraldea.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Eskatzaileari jakinarazpena.
        • Hala badagokio, onartutako kopuruaren % 60ko aurrerapena

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Ingurumena

          Oharrak

          Deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztu da eskaerak aurkezteko epea.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza 1,

          20570 Bergara

          Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).