Bergarako haur eta gazteen heziketan lagungarri izan dadin, herriko ikastetxeen jardueran lagundu eta izaera hezitzailea duten ekintzak sustatzeko dirulaguntza.
Bergarako irabazi asmorik gabeko ikastetxeei zuzendutako diru-laguntza.
Maila hauetariko bat/batzuk eskaini behar dituzte: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa zikloak.
1) Zinpeko aitorpena, beste erakunde eta organismo batzuei eskatutako zein jadanik jasotako diru-laguntzei buruzkoa eta
jarduera edo programa burutzeko lorturiko beste diru-sarrerei buruzkoa.
2) Zinpeko aitorpena, non adieraziko den azaroaren 17ko 38/2003 Legeak 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko debeku-egoeretako batean ere ez dagoela.
3) Zinpeko aitorpena, ikastetxean ikasturte horren hasieran matrikulatutako ikasle-kopuruaren gainekoa.
4) Diruz laguntzea nahi den proiektu / inbertsio bakoitzeko:
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gazteria, Hezkuntza eta Partaidetza zerbitzua
Udaletxea
San Martin Agirre plaza 1 - 3., 20570 BERGARA
943 779 100 - luz. 1090
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Hezkuntza eta Gazteria
-Eskaerak otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean egin daitezke.
-Justifikazioak irailaren 28a baino lehen egin daitezke.
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).