Bergarako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Auzoetako urteko jarduerak eta ekintzak antolatzeko dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Urtean zehar auzoetako kultur ekintzak antolatzeko dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Bergarako auzo-elkarteek

Aurkeztu behar diren agiriak

------

Eskaera urteko lehen hilabetean egin behar da:

  • F0099B eskabide-orria behar bezala beteta
  • Urteko kultur ekintzen egitaraua eta aurrekontua

Dirulaguntza zuritzeko (urtea amaitutakoan), hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar da:

  • F0099C eskabide-orri behar bezala beteta

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Teknikariaren txostena, Kultura.
            • Batzorde informatzailearen irizpena, Kultura
            • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Kultura

            Oharrak

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).