Kultur elkarte eta taldeek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.
Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. IKus: Dirulaguntzak
Dirulaguntza eskaerak 2025-05-21a arte aurkeztu daitezke.
Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte deialdi honetan zehaztutako alorrean kultur ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, betiere egoitza eta jarduteko esparrua Bergaran izanik.
Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:
- Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita
Eskatzen den dirulaguntza 3.000 eurotik beherakoa denean, betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak zinpeko aitorpen batekin ordezkatu ahal izango dira.
- Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen datuak, F0098 (D05) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen jardueren programa, F0098 (D06) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D07) inprimakia erabilita
- Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.
Oharra: Elkarteei dagokienez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.
Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.
Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.
Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2025an, inprimakian hori adierazita.
Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.
- IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.
- Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.
- Eskatzailearen NANa.
--
Dirulaguntzaren justifikazioa 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen egingo da.
Dirulaguntza justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira eta behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira:
a) Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.
b) Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.
c) Aurrekontuarekiko desbideraketa garrantzitsuenak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.
d) Gastuen zerrenda sailkatua, F0098K (D24) inprimakia erabilita.
e) Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.
f) Jarduerak justifikatzeko memoria, F0098K (D26) inprimakia erabilita
g) Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).
h) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.
i) Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).
ARGIBIDE GEHIAGO:
Kultura departamentua
Errekalde jauregia
Juan Irazabal 1, 20570 BERGARA
943 779 100 - luz. 1080
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Kultura
Eskaerak egiteko urteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).