Bergarako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Auzo-taxi programarako dirulaguntzaren eskaera

Zer da? Zertarako da?

Taxia erabiltzeko dirulaguntza emateko da, betiere garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa-auzoetako biztanleentzat –Angiozar, Goiauzoa, Basalgo, Osintxu (diseminatua), Buruñao, San Juan, Elorregi, Sanantonabat, Elosua eta Aldaiegia–. Egindako ibilbideak izan beharko dira auzo horietako etxebizitza batetik erdigunera (kaskora), beste landa-auzo batera edo –Angiozartik soilik– Elgetako anbulatorio ordutegian Elgetara, edota alderantzizko ibilbidean oinarrietan zehaztutako egutegi eta ordutegiaren barruan. Bidaiak egin beharko dira Bergarako taxi-lizentzia duten eta Bergarako Udalarekin programa honetarako sinatu duten taxilariekin.

Nork eska dezake?

Dirulaguntza pertsona fisikoek eskatu dezakete eta horren onuradun izan daitezke, betiere eskaera aurkezten duten egunean jarraian azaltzen diren baldintzak betetzen badituzte:

  • Bergaran erroldatuta egotea, hasieran aipatu diren auzoetako batean.
  • 18 urtetik gora izatea; edo 12-18 urte bitartekoa izanez gero gurasoen edo tutoreen baimena izatea.
  • Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako batean ere sartuta ez egotea.
  • Udalarekiko betebehar fiskaletan egunean egotea.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Eskatzailearen NANa. Eskaera beste pertsona baten izenean egiten bada F0136 inprimakia ere aurkeztu beharko da, behar bezala beteta, inprimakian bertan aipatzen diren dokumentuekin batera.

OHARRA: Biztanleen Erroldan erroldatuta dagoela eta udalarekiko betebehar fiskaletan egunean dagoela udalak ofizioz aztertuko du.

Halaber, beste administrazio batzuetan ere, Datuen Bitartekotzako Plataformaren bitartez:

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA:

Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatea.

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA:

Betebeharren ordainketa egunean izatea.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Hirigintza
            943 779 100 – luz. 1230

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
            • Legezko epea: Bi hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Ez dagokio

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Hirigintza

            Oharrak

            Aurkeztutako eskabide-orrian edo dokumentazioan zerbait falta bada edo zuzendu daitekeen akatsen bat badago, Hirigintza Departamentuak jakinarazpen bat bidaliko dio eskatzaileari hamar (10) egun baliodun emanez falta diren agiriak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko. Eta jakinaraziko zaio okerrak zuzendu ezean eskaera atzera egindakotzat joko dela.

            Eskaerak aztertu ondoren edo geroago, edozein momentutan, Udalak interesdunari eskatu ahal izango dio 4.2 atalean aurreikusi ez den dokumentazio osagarria aurkeztea, ikusteko bidezkoa den dirulaguntza onartzea, mantentzea edo ukatzea.

            Eskaera egitean eskatzaileak oinarri hauek eta deialdia baldintza barik onartzen ditu, eta dirulaguntza bideratuko duen sailari baimena ematen dio betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela egiaztatzeko, Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari informazioa eskatuta. Baimen hori eman ezean, egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.

            Auzo-taxirako txartela eskuratu ondoren, bidaia egiteko interesa duen pertsonak hiru (3) ordu lehenago deitu edo whatsapp-a bidali beharko du txartelean jasoko den telefonora.

            • Bidaiak honako egun eta orduen barruan egin behar dira (abuztuan izan ezik):
              • Astelehenetik ostiralera: 7.30 - 20.30.
              • Larunbatetan: 09.00-20.30.
              • Igande eta jaiegunetan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko, ezta abuztuan egindakoak ere.

            Abuztuan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko.

            Dirulaguntza kudeatuko da Bergarako Udalarekin hitzarmena sinatu duten taxi-gidarien lankidetzarekin, horretarako sinatutako hitzarmenaren arabera, eta oinarri hauetan jasotako berezitasunen kaltetan gabe.

            Bidaia hasi aurretik taxilariak egiaztatu beharko du bai erabiltzaileak bai eskatutako zerbitzuak Auzo-taxi programaren dirulaguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituztela. Horretarako, honako pauso hauek eman beharko ditu:

            AUZO-TAXI TXARTELA: Erabiltzaileari Auzo-taxi txartela eskatuko dio, eta indarrean dagoela egiaztatu beharko du.

            NORTASUNA EGIAZTATZEA: Egiaztatuko du zerbitzua eskatu duen pertsona Auzo-taxi txartelak esaten duena dela.

            IBILBIDEA: Egiaztatuko du erabiltzaileak eskatutako ibilbidea hiri-eremuan eta auzo-taxi programan aurreikusitako eremuaren barruan dagoela.

            Zehaztutako horiek guztiak egin ondoren, taxilariak egindako ibilbide bakoitzeko formulario bat bete beharko du, taxi-gidariak eta erabiltzaileak sinatuko dutena (hiru ale).

            Erabiltzaileak bidaia amaitutakoan hiru euro eta berrogeita hamar zentimo (3,50) ordainduko dizkio taxi-gidariari. Ondoren taxilariak aurreko puntuan aipatutako formularioaren ale bat eta faktura emango dizkio erabiltzaileari. Programa honen barruan emandako zerbitzuagatik ibilbidea edo bidaia 10 km baino gutxiagokoa bada faktura hori gehienez 16,5 eurokoa izango da astelehenetik ostiralera eta 17 eurokoa larunbatetan (BEZ barne). Ibilbidea edo bidaia 10 km baino luzeagoa bada berriz, faktura hori gehienez 19,5 eurokoa izango da astelehenetik ostiralera eta 20 eurokoa larunbatetan (BEZ barne).

            Taxi-gidaria bidaia bakoitzean auzotar bat baino gehiago jasotzen ahaleginduko da, efizientzia eta jasangarritasuna bermatzeko.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).

            Tratamendua: 0908