Oinarri hauen xedea da, herriko merkataritza- eta industria-eremuetako funtzio ekonomikoa mantentzen eta areagotzen laguntzea, 50 langile edo hortik behera dituzten Bergarako enpresei zuzenduta.
Dirulaguntza-programa horren barne, hiru laguntza-mota hauek emango dira:
Ekintzailea: Enpresa berria sortzean egindako inbertsioei aurre egiten laguntzeko. Enpresa berritzat joko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eratu dena.
Azterlana: Azterlan teknologikoak egiten laguntzeko.
Erreleboa: Enpresen (pertsona fisiko zein juridikoen) enpresa-ondorengotza/erreleboa egiten laguntzeko.
Dirulaguntza hauek Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren menpe daude.
Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: Dirulaguntzak
Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izateko, enpresek (pertsona fisiko zein juridikoek) honako baldintzak bete beharko dituzte:
Baldintza orokorrak
- Lantokia Bergaran egotea, eta baita enpresaren egoitza soziala eta fiskala ere.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea Bergaran.
- Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea, eta baita Bergarako Udalarekin ere.
- Jarduera garatzeko lokalak eta han burutzen den jarduerak Bergarako Udalaren aurrean egoera erregularizatua izatea.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ere ez egotea.
- Ez dira Bergarako Udalaren dirulaguntzen onuradun izango sexuaren aldetik edo 1/2023 Legegintzako Dekretuak (martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena) 3-1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitzeko faktoreen aldetik diskriminatzaileak diren jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak. Era berean, ez dira onuradun izango sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso dutenak ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
Ezin izango dira onuradun izan honako egoeratakoren batean aurkitzen diren pertsona fisiko edo juridikoak ere:
a) Epai irmoz zigortuta daudenak dirulaguntzak jasotzeko eskubiderik ez izatera, 38/2003 Legearen, Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko uztailaren 12ko 15/2022 Legearen, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauaren edo aplikagarri den beste zeinahi arauren arabera.
b) Indarreko legeriak botere publikoei dirulaguntzak ematea galarazten dien edozein inguruabarren pean daudenak.
- 44.2.- Baldintza espezifikoak
44.1 puntuan jasotako baldintzez gain, jarraian laguntza-mota bakoitzerako zehaztutako baldintzak ere bete beharko dira. Zehazki honako hauek:
EKINTZAILEA:
a.- Enpresa jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea 2025eko urtarrilaren 1a eta 2026ko abenduaren 1a bitartean.
b - Proiektuak gutxienez lanpostu berri bat sortu izan behar du eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan zehar, lanaldi osokoa edo partzialekoa. Lanpostu hori proiektuaren sustatzailearena ere izan daiteke.
c – Enpresa sortutako hasierako 6 hilabetetan plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.
d- Bideragarritasun Plan bat eginda izatea eta Debagoieneko Garapen Agentziako teknikarien aldeko ebaluazioa jasota izatea.
AZTERLANA:
a - Azken 6 hilabeteetan plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.
b- Udalaren laguntza jasoz gero, dirulaguntzaren justifikazioarekin batera, Udalaren laguntzarekin egindako euskararen egoeraren inguruko balorazioa Udalak prestatutako inprimakian aurkezteko konpromisoa hartzea.
ERRELEBOA:
a - Azken 6 hilabeteetan plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana
b.- Enpresa-ondorengotza/erreleboa prestatzen hasita egotea, 2025eko urtarriletik aurrera, enpresak kontratatutako aholkularitza baten bidez
_________
DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO honako dokumentuak aurkeztu beharko dira:
- F0117A inprimakia beteta eta sinatuta.
- Eskaera beste pertsona baten izenean egiten bada, F0136 inprimakia.
- Enpresa pertsona fisikoa bada, NANa. Enpresa pertsona juridikoa bada, berriz, eratze edo aldaketa eskritura (merkataritza erregistroko idazpenaren araberakoa) eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eta eskaera egiten duen pertsonaren aldeko ahalorde notariala. Ahalorde hori behar bezala inskribatu behar da, hala badagokio, Merkataritza Erregistroan edo, ordezkaritza pertsonala izanez gero, dokumentu publikoan.
- Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan enpresa egunean dagoela egiaztatzen duten egiaztagiriak, ez badio baimenik eman udalari konprobatzeko.
Horiez gain, eskatutako laguntzaren arabera, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira:
EKINTZAILEA
- Gizarte Segurantzako RNT agirien fotokopiak, enpresa sortutako hasierako 6 hilabetetakoak.
- Egindako inbertsioen aurrekontu edota fakturak.
- Webguneak eta sare sozialak diseinatzeko aurrekontu edota fakturak.
AZTERLANA
- Gizarte Segurantzako RNT agirien fotokopiak, deialdiaren aurreko 6 hilabeteetakoak.
- Egingo den azterlan teknologikoaren proposamena eta aurrekontuaren fotokopia.
ERRELEBOA
- Gizarte Segurantzako RNT agirien fotokopiak, deialdiaren aurreko 6 hilabeteetakoak.
- Egingo den errelebo-protokoloaren proposamena eta aurrekontua.
Enpresa batek baino gehiagok egingo duten proiektu komuna bada, enpresa bakoitzak eskaera bat egin beharko du, eta horretan adierazi zein enpresarekin batera aurkezten duen proiektu komuna.
ARGIBIDE GEHIAGO:
Garapen sozio-ekonomikoa
Udaletxea
San Martin Agirre plaza 1, 3. solairua, 20570 BERGARA
943 779 100 - luz. 1221
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea/Tokiko Gobernu Batzarra
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Dirulaguntza hau eskatzeko ez da egongo eperik; beraz, diru-laguntza aurkezteko epea aurrekontua agortu arte irekita egongo da, baina gehienez ere deialdiari dagokion urteko abenduaren 1a arte.
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).