Pertsona nagusi autonomoentzat edo mendekotasun-egoeraren I. mailan dauden pertsona nagusientzat ostatu-zerbitzua da, aldi baterako egonaldi edo/eta egonaldi luze edo iraunkorreko modalitatean.
Honako zerbitzuak eskaintzen ditu:
Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin
Ondorengo baldintzak betetzen dituzten Bergaran erroldatutako pertsonak:
60 urte edo gehiago edukitzea (salbuespenak egon daitezke).
Eskaera aurkeztu aurreko azken bi urteetan Bergaran erroldaturik egotea (Baldintza hau ez da beharrezkoa izango Bergaran jaio eta gizarte edo familia berrelkartze arrazoiak argudiatzen dituztenentzat).
Autonomoak diren edo mendekotasun-egoeraren I. mailan dauden pertsonak, horretarako eskumena duen erakundeak ziurtatua, betiere galera kognitiborik ez badago.
Gaixotasun infekto-kutsagarririk ez edukitzea.
Elkarbizitza normalizatua ahalbideratzen duten jarrera sozial eta ohitura pertsonal eta garbitasunari dagozkionak izatea. Ez da onartuko besteekin harremanak izateko arazoak izan eta, beraz, bizikidetza galaraz dezakeen inor.
Senitartekoak
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
| 01 - TASAK | |
|---|---|
| Erabilera anitzeko etxebizitzak erabiltzeagatik | 27,55 €/eguneko |
| Zerbitzuaren kostua | 36,65 €/eguneko |
Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, T epigrafea
Alkatea
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Baliabide honek itxaron zerrenda eduki dezake.
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).