Bergarako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Laguntzak, oztopoak ezabatzeko eta laguntza produktuak (laguntza teknikoak) emateko

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzuaren helburua da eguneroko bizitzako jarduerak egiteari dagokionez autonomia pertsonala eta nor bere kasa balia dadin ahalbidetzea.

Helburu hori izanik:

  • Informazioa eta orientabidea ematen du dauden laguntzako produktuei buruz (ohe artikulatuak, garabiak, bainurako gurpildun aulkia, eskailerak igotzeko aulkiak, etab.), baita irisgarritasuna hobetzeko ingurune fisikoan egin daitezkeen egokitzapenei buruz ere (bainugela, arrapalak, ateen zabalerak, etab.).
  • Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoak diren laguntzako produktu berreskuragarriak lortzen laguntzen du, mailegu-sistemaren edo aldi baterako lagapenarenbitartez.
  • Ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak egiten ditu, eta horri esker etxebizitzaren irisgarritasun-maila eta pertsonak haren barruan izango duen autonomia-maila hobetzea ahalbidetuko da.

Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoan erroldatuta egotea eta eskaera egiten denean Bergaran erroldatuta egotea.
  • % 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatuta egotea.
  • Azken 6 urteetan antzeko laguntzarik ez jaso izana.
  • Erabiltzaileak ekarpen ekonomiko bat egin behar badu, Foru Dekretuan ezarritako ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.
  • Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntzak soil-soilik eman ahalko dira eskaturiko egokitzapenak irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen baditu.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN edo identifikaziorako agiri ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Eskatzen denaren aurrekontu xehatua.
  • Eskaeraren tramitaziorako behar den beste edozein agiri.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Gizarte zerbitzuak
            943 779 100 - luz. 1210

            Kostua

            • Doan, laguntza-produktu berreskuragarrien kasuan.
            • Berreskuragarri ez diren laguntza-produktuen gastuak eta ingurune fisikoa egokitzeko lanen gastuak Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dituzte. Erabiltzaileek duten gaitasun ekonomikoaren arabera kopuru bat ordaintzen dute.

            2008ko abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretua, ezgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako Etxean programako banakako laguntzak arautzen dituena, 4. artikulua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Sei hilabete.
            • Legezko epea: Sei hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
            • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
            • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

            Organo erabakitzailea

            Gipuzkoako Foru Aldundia

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

            Oharrak

            • Gipuzkoako Foru Aldundiari finantzatzeko eskatzen zaion laguntzaren gastua eskaera egin aurretik egiten bada, eskaera ukatu egingo da.
            • Ingurune fisikoen egokitzapenerako diru-laguntzak lortzeko, bi eskaera egin behar dira: lehenengoa orientaziorako eta bigarrena diru-laguntza eskatzeko.
            • Eskatutako laguntza stock-ean ez badago, itxarote-zerrendan geratuko da eskaera

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).