Bergarako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Mendekotasun eta RAI (Egoitza eta eguneko zentrorako orientabidea) eskaerak

Zer da? Zertarako da?

Adinaren, gaixotasunaren edo desgaitasunaren ondorioz, autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala falta edo galdu dutelako, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsonen arreta behar duten pertsonek eska dezakete.

Eskaera hau Udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • 3 urtetik gorako pertsonek, mendekotasun iraunkorreko egoeran daudenek, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik; egoera hori lotuta egongo da autonomia fisikoa, burukoa, intelektuala edo zentzumenekoa gutxiago izateari edo batere autonomiarik ez izateari, aurreko egoerara lehengoratzeko edo egoera hobetzeko arrazoizko aukerarik gabe.
  • Bergaran erroldatuta egotea.
  • Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.
  • 5 urtez egoitza Espainian eduki izana, eta 5 urte horietatik bi gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan beharko dira (5 urte baino gutxiagoko haurren kasuan, baldintza hau haurraren zaintza eta tutoretza duen pertsonari eskatuko zaio).
  • Oro har, urritasun edo ezgaitasunen bat izatea, eskaeraren data baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua. Urritasun edo ezgaitasun horren ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar da eguneroko jardueretarako, hala nola, elikatzeko, garbitzeko, etxe barruan edota kanpoan mugitzeko, osasun zaintzarako,…

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Dokumentazio orokorra:
    • Baloratu beharreko pertsonaren NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
    • Ezintasunen bat duen pertsona edo adingabea izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea aurkezten duen pertsonak haren legezko ordezkaritza duela frogatzeko agiria.
  • Osakidetzako txartela.
  • Bakarrik Osakidetzari osasun txostena eskatzeko baimena ematen ez den kasuetan (baimena eskaera-orrian eman daiteke), ondorengo hau aurkeztu beharko da:
    • Mediku txostena eredu ofizialean.
  • Foru Aldundiak, gainera, teknikari adituaren txostenak ere eska ditzake, balorazioa egin ahal izateko.

Non eskatzen da?

            Kostua

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Gizarte zerbitzuak
            943 779 100 - luz. 1210

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
            • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
            • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

            Organo erabakitzailea

            Gipuzkoako Foru Aldundia

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

            Oharrak

            Eskaera osaturik Foru Aldundira iristen denean, ebazpena eman aurretik, Aldundiko teknikariak eskatzailearekin harremetan jarriko dira balorazioa egiteko hitzordua jartzeko. Balorazioak eskatzailearen etxean egingo dira.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).