Dirulaguntza bat da, familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzeko.
Eskaera hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.
Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.
Bergaran erroldatuta egon eta bertan bizi, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonek eska dezakete: I, II eta III gradukoek edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura dutenek.
Baldintzak:
Mendekotasun ez izatea eta %65eko edo gehiagoko ezgaitasuna izanez gero, ezgaitasun maila hori izanik ere, pertsona egokia bada zaintza lanak egiteko, egokitasun txostena beharko da.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaiokeen edozein aldaketa 30 eguneko gehienezko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.
Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.
Oker jasotako diru zenbatekoak bueltatu egin behar dira.
Ordainketa mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hila burututakoan egingo da. Eskatzailea aipatutako kontuaren titularra izan beharko da, adintxikikoen kasuan salbu, kasu hauetan gurasoen edo tutorearen titulartasuneko kontua onartuko delarik.
Gehienezko prestazioen kalkulatzeko irizpideen urrunketa eta murrizketak:
Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaiokeen edozein aldaketa 30 eguneko gehienezko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.
Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.
Oker jasotako diru zenbatekoak bueltatu egin behar dira.
Ordainketa mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hila burututakoan egingo da. Eskatzailea aipatutako kontuaren titularra izan beharko da, adintxikikoen kasuan salbu, kasu hauetan gurasoen edo tutorearen titulartasuneko kontua onartuko delarik.
Gehienezko prestazioaren murrizketak:
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).