Adingabeak bakarrik edo guraso-ahala ez duen helduren batekin bidaiatzen ari direnean atzerrira egiten dituzten joan-etorriek guraso-ahala legitimoki betetzen duten pertsona guztien baimenaren bermea izan behar dute.
Adingabearen guraso-ahala edo legezko ordezkaritza duten pertsona guztiak.
"Atzerrira irtetzeko baimena" inprimakia, behar bezala beteta eta sinatuta.
Adingabearen legezko ordezkari gisa jarduten duten pertsonen NANa edo pasaportea.
Familia liburua.
Adingabearen NANaren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik.
Udaltzaingoa
San Juan Plaza, 5 - Udaletxea
20130 Urnieta
Dohainik
1.-"Atzerrira irtetzeko baimena" dokumentua behar bezala beteta eta sinatuta egoitza elektronikoan edo aurrez aurre Bertan bulegoan (L a: 7: 30-14:30) aurkeztu behar da. Era berean, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" atalean adierazitako gainerako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.
2.- Udaltzaingoak beharrezko izapideak egin ondoren, interesdunarekin harremanetan jarriko da telefonoz, baimena behar bezala izapidetuta entregatzeko.
Ez dagokio
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: IZAPIDE OROKORRAK
Helburua eta zilegitasuna: Herritarren eskariak artatzearen inguruko espedienteak kudeatzea. Eskumenak garatzea Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]