Urnietako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Dirulaguntzak, premia bereziak dituzten pertsonentzako euskarako ikastaroetako matrikula finantzatzeko.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen xedea da premia bereziak dituzten herritar-taldeetako ikasle urnietarrei (langabetuei, pentsiodunei, herritar etorri berriei, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo gizarte larrialdiko laguntza edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenei) dirulaguntzak ematea ikastaro hasieran, 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 10era euskaltegi homologatu batean euskara ikasteko izena emateagatik. Lehiarik gabeko edo elkarren segidako konkurrentziaren bidez (eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak aintzat hartuz, aurrekontu-partida agortu arte) esleituko dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Urnietan erroldatuta egotea.

Ondorengo egoera hauetakoren batean egotea egiaztatzea:

- Langabezian egotea.

- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzea.

- Gizarte-larrialdietarako laguntza bat jasotzea.

- Familia-unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen bataz bestekoa Langile arteko Gutxieneko Soldata x 12 hilabete baino gehiagokoa ez izatea.

- Pentsioduna izatea.

- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpotik Urnietara iritsi berria izatea, gehienez bi urteko antzinatasuna.

Diruz lagun daitezkeen ikastaroak: HABEk homologatutako ikastaroak: modulazio desberdinekoak, barnetegiak eta autoikaskuntza.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orri normalizatua.

- Eskatzailearen NANaren fotokopia.

- Beste dirulaguntzaren bat eskatu balu, horri buruzko aitorpena, eskaera-orri normalizatuan.

- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenek, hori jasotzen dutela adierazten duen ziurtagiria, Lanbidek emandakoa.

- Gizarte-larrialdietarako laguntza bat jasotzen dutenek udal Gizartekintza sailean kontsultatzeko baimena ematea eskaera-orri normalizatuan.

- Familia-unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen bataz bestekoa Langile arteko Gutxieneko Soldata x 12 hilabete baino gehiagokoa ez dutenek, azkeneko errenta aitorpena edo errenta aitorpena egitetik salbuetsia dagoela adierazten duen Ogasuneko ziurtagiria.

- Pentsioduna izatea (pentsioa jasotzen duenaren ziurtagiria).

- Euskal Autonomia Erkidegoz kanpotik Urnietara iritsi berria izatea, gehienez bi urteko antzinatasuna.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

                        Internet bidez:

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Doakoa.

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      Aurkeztutako eskabideak dagokion udal teknikariak baloratuko ditu.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Tokiko Gobernu Batzarra

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Sustapena - Euskara atala

                      OHARRAK

                      Informazio guztia dirulaguntza arautzen duten oinarrietan jasota geratzen da.

                      Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko epea:

                      - Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengoan hasi eta hilabeteko epean, edo

                      - Eskatzaileak ikastaroa hasten duenetik 15 lanegun.

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Tratamendu jarduera: HEZKUNTZAREN ETA EUSKARAREN KUDEAKETA

                      Helburua eta zilegitasuna: Hezkuntzaren kudeaketa eta sustapena, eta euskaren erabileraren sustapena, planifikazioa eta dinamizazioa, Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearekin eta Toki Araubideko Oinarrien 7/1985 Legearekin bat etorriz.

                      Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Adm. Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalari lotutako edo haren mendeko erakundeei

                      Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                      Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]