Gazteek azken urteetan egindako bidaien berri ematen da lehiaketaren bidez eta lurraldean mugikortasuna sustatzeko.
Buruntzaldean bizi, ikasi edo lan egiten duen 16 urtetik gorako edonork.
Instagramera 60 segundoko bideo bat igotzea bidaia baten aurkezpena eginez.
Instagram bidez
Doan
Lehiaketaren oinarriak hemen.
Kulturnieta SA
Ez dagokio
Lehiaketaren emaitza finalistei jakitera emango zaie aurrena eta Urnietako Udaleko WEB orrian eta herriko komunikabideetan argitaratuko da. Finalistek baimena ematen dute bere izenaren eta sariaren aipamena bitarteko horien bidez egin ahal izateko, egindako lehiaketaren emaitza jakinarazteko eta bideoa publiko egiteko.
Bideoen irudiak Urnietako udaleko difusio kanaletan eta gazte informazio puntuaren sare sozialetan erabili ahal izango dira. Helburu horretarako, parte-hartzaileek irudi-eskubideak zein lehiaketa honetan parte-hartzeko bideo eta irudien gaineko jabetza-eskubide guztiak dohainik ematen dizkiote Kulturnieta S.A.-ri eta Urnietako Udalari.
Parte-hartzaileak bermatuko du bideoko irudietan agertzen diren pertsona guztien irudia igotzeko eta horiek publikoki agertzeko ageriko legitimotasun eta baimen nahikoak dituela. Baimen horrek barne ditu lehiaketa honen baitan partehartzaileek igotako irudien erabilera eta komunikazio publikoa, lehiaketa honen eta bere emaitzen berri ematen den edozein material edo euskarritan.
Era berean, parte-hartzaileak bideoaren gaineko jabetza eta kontrola bermatzen ditu, aldi berean ez duelarik hirugarren pertsonen inolako irudi, ohore, jabetza intelektual edota industrialik, ez bestelako eskubiderik urratzen, Urnietako Udalaren eta Kulturnieta S.A.-ren edo hirugarren batzuen aurrean erantzun behar duelarik, edozein kalte eraginez gero, aurretik adierazitakoak betetzen ez badira.
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ezinbestean.
Tratamendu jarduera: KULTURAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Laguntzak, bekak, diru-laguntza, sariak, kultur espazioen lagapena, kultur zerbitzuetan altak, liburutegia eta udal artxiboaren kontsultak kudeatzea, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari, Estatuko Administrazio Orokorrari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Dirulaguntzak argitaratzeagatik zilegitasuna dute
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]