Covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko egindako ondoren aipatzen diren inbertsio eta ekipamendu, bai eta inbertsio horiek egiteko beharrezkoak diren azterlanak finantzatzeko dirulaguntza.
Ez dira inbertsiotzat hartuko maskarak, eskularruak, gel desinfektatzaileak, paperezko zapiak eta gainerako ondasun suntsikorrak.
Gutxienez 150 euroko inbertsio-gastua lagunduko da diruz. Ez dira diruz lagunduko kopuru horretara iristen ez diren eskabideak. Gehieneko diru-laguntza 500 eurokoa izango da.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 30era artekoa izango da.
Beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren, zerbitzuen, nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko.
Doan
Ez dagokio
Alkatea
Ez dagokio
Diru-laguntza honi buruzko zalantzak argitzeko, deitu 688720742 telefonora (Xabier)
Tratamendu jarduera: ENPLEGUAREN SUSTAPENA ETA TOKIKO GARAPENA
Helburua eta zilegitasuna: Tokiko garapen ekonomiko eta soziala edo tokiko enplegu planak Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Buruntzaldeko hirugarren toki erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]