Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Dirulaguntzak gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko Tolosako irabazi-asmorik gabeko entitate edo elkarteentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da irabazi-asmorik gabeko entitate edo elkarteei laguntzak ematea, Tolosan gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloan jarduteko.

Ikusi deialdiak eta oinarriak hemen

Aurkezteko epea: apirilaren 11tik 30era.

Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:

Bideoa | Eskuliburua

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosako irabazi-asmorik gabeko gizarte- eta osasun-alorreko elkarteek edo entitateek, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Diruz lagundutako jarduera bat etortzea haren xede edo helburu sozialarekin.
  • Elkarteei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta egotea.
  • Egoitza Tolosan izatea.

Salbuespen gisa onartuko dira egoitza Tolosan ez duten elkarteen eskaerak, betiere proiektua udalerrirentzat interesgarritzat jotzen bada, eta jarduera Tolosan bertan garatzen bada.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarako:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.
  3. Jarduera-proiektua edo programa eta aurrekontua.
  4. Tolosan ordezkaritza egonkorra duten entitateek, Udalarena ez den espazio bat erabiltzen badute, udalerrian erabiltzen duten lokalaren erabilera baimentzen duen kontratu bat edo adierazpen-dokumentua.

Justifikaziorako:

  1. Proiektuaren justifikaziorako jarduera-memoria.
  2. BAL: Jardueraren gastuen eta diru-sarreren balantzea.
  3. GAS: Gastu guztien fakturen zerrenda.
  4. Hiru hornitzaileri eskatutako hiru aurrekontuak, baldin eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, hala badagokio.
  5. Fakturak eta ordainagiriak

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
  2. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
  3. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
  • Erregistro Elektronikoa

          SIR bidez:
        • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

        Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek erregistro elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutako moduan.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
        2. Batzordearen balorazioa
        3. Behin-behineko proposamena egin
        4. Alegazioak jaso
        5. Behin betiko proposamena egin
        6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
        7. Justifikazioa egiaztatu
        8. Kontu hartzailetza: fiskalizazio-txostena
        9. Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
        10. Kontu hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
        11. Interesdunari jakinarazi
        12. Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK ETA OSASUNA - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

          Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

          Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

          Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

          Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa