Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako ikastetxeei edo guraso-elkarteei laguntzak ematea eskola-kiroleko jardueren kudeaketa eta arreta hobetzeko egitura espezifiko egonkorrak sortzeko eta garatzeko.
Bi atal bereizi dira (batean edo bietan eman daiteke izena):
Ikus deialdia eta oinarriak hemen
Aurkezteko epea: apirilaren 11tik 30era.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Tolosako ikastetxeek edo guraso-elkarteek, baldintza hauek betetzen badituzte:
1. Diruz lagundutako jarduerak bat etorri behar du haren xede edo helburu sozialekin.
2. Tolosan izatea egoitza soziala.
3. Gipuzkoan eskola-kirolari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoa betetzea.
4. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako Udalaren irizpideekin bat datorren jarduera-egitarau bat (Jolashezi, multikirola) diseinatzea, neskek eta mutilek tratu eta aukera berdinak izango dituztela bermatuta.
Eskaerarako:
Zuriketarako:
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek erregistro elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutako moduan.
Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak
KIROLAK - Kirolak
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa