Dirulaguntza honen helburua da banakako modalitateetan lehiatzen diren eliteko, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari tolosarrei dirulaguntzak ematea. Kategoria altuenean lehiatzen diren kirolariei zuzendua dago; bai txapelketa ofizialetan, bai nazioartekoetan aritzen direnei.
Ikus deialdia eta oinarriak hemen.
Aurkezteko epea: maiatzaren 6tik maiatzaren 25era.
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Banakako modalitateetan lehiatzen diren eliteko, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari tolosarrek, baldintza hauek betetzen badituzte:
Eskaerarako:
Justifikaziorako:
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.
Doan. Udalak hartuko du bere gain kudeaketaren kostua.
Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak
KIROLAK - Kirolak
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa