Izapide honen bidez, udalekuetan izena eman dezakete Tolosan erroldatuta dauden 6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeek (aurten adin hori izango dutenek). Bi taldetan banatuko dira: alde batetik, 6 eta 10 urte bitartekoak, eta bestetik, berriz, 11 eta 14 urte bitartekoak.
Gazteek lau aste izango dituzte, aukeran, udalekuetan parte hartzeko, eta nahi adina astetan eman dezakete izena. 2025eko udan aste hauek izango dira:
Ordutegia honako hau izango da:
Gainera, behar duenak, zaintza-zerbitzua izango du Kultur etxean 08:30ean hasi eta 14:30 arte.
Ikusi oinarriak hemen.
Tolosan erroldatutako 6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeek; 2025. urteari dagokionez, 2011-2019 urteetan jaiotakoek (biak barne).
Oharra: Eskatzailea adingabea denez, eskaera interesdunaren izenean egin beharko da, eta eskaera-orria legezko ordezkariak sinatuko du. Aldi berean, ordezkariak ordezkaritza-agiria aurkeztu beharko du, ez bada ordezkaria adingabearen gurasoa (kasu horretan ez da ordezkaritza-agiria aurkeztu beharko).
Interesdunek eskubidea dute jada administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko (28 art. 39/2015 Legea).
Hori horrela, Tolosako Udalak zuzenean kontsultatuko du bere datu-baseetan eta administrazio eskudunean, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar den informazioa, eta, bereziki, honako datu hauek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu.
Horrez gain, eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu.
Agiriak kontsultatzearen aurka egiten bada:
Prezio-murrizketa eskatu bada guraso bakarreko familia izateagatik edo egoera ekonomiko zaurgarriagatik:
Kontu korrontearen titularra eta ordezkaria pertsona bera ez badira:
Ordainketa helbideratu ez bada:
Helbideratzerik egin nahi ezean, egin ordainketa ondorengo banku zenbakira, eta kontzeptu bezala jarri “GUDA – adingabearen izen abizenak”: ES29.2095.4408.5091.2152.5692
Zaintza-zerbitzuak ez du kostu gehigarririk.
Prezio murrizketaren portzentajeak ikusteko sakatu hemen.
Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)
KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Gazteria
KONTUAN HARTZEKOAK
Betebeharra: Parte-hartzaile guztien segurtasuna eta ongizatea bermatzeko, nahitaezkoa da gurasoek edo ordezkari legalek zerbitzuaren arduradunari parte-hartzailearen alergia, intolerantzia edo gaixotasun garrantzitsuen berri ematea.
Arduraduna: Tolosako Udaleko Gazteria Azpisaileko arduraduna – Nerea Cereceda (tel.: 943.654.466 luz.: 805 – helbide elektronikoa: ncereceda@tolosa.eus).
Konfidentzialtasuna: Datu horiek guztiak kategoria berezikotzat hartuko dira, eta modu konfidentzialean tratatuko dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 9.2 artikuluaren arabera.
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala. Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak Babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Haur eta nerabeen datu pertsonalak kudeatzea udalekuak garatu ahal izateko.
Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.
Komunikazio-hartzaileak: Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.
Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkeztekoa ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta daiteke Udalaren webguneko atal honetan: https://udala.tolosa.eus/datuen-babesa.