Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Pablo Gorosabel eraikineko ikasgela erabiltzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izapide honen bidez, eskaera egin dezakezu Tolosako Udalak Pablo Gorosabel eraikinean duen ikasgela erabiltzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da eskaera honen bidez sarbide-txartela eskatzea.

Ikasgela egunero erabil daiteke, honako ordutegi honetan:

  • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 21:00etara.

  • Larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan: 08:00etatik 20:00etara.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 16 urte edo gehiago izatea, edo urte natural horretan betetzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

          Pertsona fisikoek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez; bestela, Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartuko du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ikasgela erabiltzeko jarraibideak (Zinegotzi delegatuak onartuak, 2025eko otsailaren 3ko 2025/307 Dekretuaren bidez).

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaerak jasotzea.
            • Eskaerak aztertzea.
            • Jakinarazpena.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

              EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza

              OHARRAK

              Erabilera baldintzak:

              1.- Sarbide-txartela beharrezkoa da ikasgela erabiltzeko. Txartela pertsonala da, eta ezin zaio beste inori utzi.

              2.- Ikasgela gune isila da, eta, beraz, ezin da erabili talde-lanak egiteko.

              3.- Ikasgela barruan ezin da jan.

              4.- Ikasgelan ezin da animaliarik sartu, itsu-txakurrak izan ezik.

              5.- Instalazioak eta ekipamenduak egoki erabili eta zaindu behar dira.

              6.- Zerbait hondatuta sumatuz gero, horren berri emango zaio Udalari.

              DATU PERTSONALEN BABESA