Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Bertako haragien azokan parte hartzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

2026ko maiatzaren 7tik 10era Tolosan BERTAKO HARAGIEN AZOKA ospatuko da Tolosan.
Hemen eskaera egin dezakezu: Azokan parte hartzeko
Data: 2026ko maiatzaren 9an
Lekua: Trianguloa Plaza
Izena emateko epea: Martxoaren 16tik apirilaren 1era (biak barne)
Ikus hemen: oinarriak
Kontutan izan beharreko informazioa:

  • Postuak eta saldu beharreko produktuek 09:00etarako jarrita egon beharko dute eta 16:00etarako jaso beharko dira. Ezin izango da 7:00ak baino lehen muntaketa lanekin hasi.
  • Postuen muntaiarako beharrezkoak diren elementu eta mahaiak Udalak jarriko ditu, eta norbaitek eskaera edo behar bereziren bat badu, eskaera orrian azaldu beharko du, eta Azoken arloak aztertuko du.

NORK ESKA DEZAKE?

Saltzeko baimena eska dezakete norberak ekoiztutako haragia (behikia, zaldikia, txerrikia, oilakia, ahatekia...), edota haren eratorriak saltzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek.

Guztira, 8 postu esleituko dira.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pertsona fisikoen eta juridikoen kasuan:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza agiria, hala badagokio.
  3. Erantzukizun zibileko aseguruaren erreziboa eta poliza (gutxienez 150.000,00 eurokoa).
  4. Nekazaritza ustiategiko txartela.
  5. Jarduera Ekonomikoaren gaineko zergan (JEZ) alta emanda egoteari buruz.
  6. Elikagaien salmentarako:
    • Osasun-erregistro agiria.
    • Elikagaien manipulaziorako txartela edo baliokidea (ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan).

Pertsona juridikoen kasuan, gainera:

  1. Enpresaren ordezkaritza agiria (eraketa eskriturak, karguen izendapenak, botereak...). Ondasun erkidegoen kasuan, erkidegoaren eraketa agiria.

Postuan lanean ariko den pertsonari dagokionez:

  1. Elikagaiak manipulatzeko txartela edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan.

Dokumentuak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
  2. Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

          Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

          Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Interesduna: eskaera aurkeztu.
          2. Eskaera egiaztatu eta txosten teknikoa egin.
          3. Zinegotzi delegatuaren ebazpena.
          4. Interesdunari jakinarazi.
          5. Artxibatu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

            GARAPEN EKONOMIKOA, ENPLEGUA, TURISMOA, MERKATARITZA ETA AZOKAK - Turismoa, Merkataritza eta Azokak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalerriko ekonomia eta enplegua sustatzea.

            Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

            Komunikazio-hartzaileak: Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

            Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa