Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Baimena: Inauterietan karrozak eta gazte-konpartsak ateratzeko eta pabiloia erabiltzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Inauterietan karroza eta gazte-konpartsek parte hartzeko baimena eta lanerako pabiloiaren erabilera eskuratzeko baimen.

2026ko inauterietarako eskaerak egiteko epea: urtarrilaren 9tik 16ra (biak barne)

Ikusi oinarriak hemen

NORK ESKA DEZAKE?

Parte hartzeko eskaerak karrozak edo gazte konpartsako ordezkariek egin ahal izango dituzte, karroza edo gazte konpartsaren izenean. Betiere deialdian azaltzen diren baldintzak betetzen badituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Karrozak ateratzeko baimena:

1. Eskabide-orria.
2. Ordezkaritza agiria (hala badagokio).
3. Erantzukizun zibileko aseguruaren polizaren eta azken erreziboaren kopia.
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
4. Gidariaren gida baimenaren kopia.

Gazte-konpartsak ateratzeko baimena:

1. Eskabide-orria.
2. Ordezkaritza agiria (hala badagokio).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Kultur Etxean
    Trianguloa Plaza 1 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                Ez dagokio

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                • Dagozkion arloetan txosten teknikoak egin.
                • Ebatzi eta jakinarazi.
                • Jarduera garatu.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

                  KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

                  Helburua: Udalak antolatutako kultur jardueretan, ekitaldietan, ikastaroetan, tailerretan, bisitetan eta gainerako jardueretan herritarren parte-hartzea sustatzeko beharrezkoa den informazio pertsonala kudeatzea.

                  Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

                  Komunikazio-hartzaileak: Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

                  Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

                  Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa

                  Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

                  Helburua: Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak kudeatzea eta kontrolatzea, hirigintzakoak eta bide publikoa okupatzekoak barne.

                  Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

                  Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta gaian eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal izango dizkie.

                  Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

                  Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa