Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Bertako Haragien Azoka: Food Trucka jartzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

2026ko maiatzaren 8tik 10era BERTAKO HARAGIEN AZOKA ospatuko da Tolosan. Horren baitan, Food Truckak ezarriko dira.

  • Hemen eskaera egin dezakezu: Food Truckak jartzeko.
  • Data: 2026ko maiatzaren 8tik 10era.
  • Lekua: Zumardi Txikia
  • Izena emateko epea: Martxoaren 16tik apirilaren 1era arte (biak barne)
  • Ikus hemen: Oinarriak

NORK ESKA DEZAKE?

Saltzeko baimena eska dezakete haragiarekin zerikusia duten elikagaiak ekoizten eta/edo merkaturatzen dituzten pertsona fisikoek edo pertsona juridikoek. Honako baldintzak bete behar dituzte:

  1. Food trucka norberak ekarri beharko du.
  2. Haragiarekin zerikusia duten elikagaiak saldu ahal izango dira soilik. Ez da bestelako elikagairik onartuko.

Guztira, 7 postu (food truck) esleituko dira

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Denek aurkeztu beharrekoak:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza agiria (hala badagokio).
  3. Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  4. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) agiria.
  5. Osasun-erregistro agiria.
  6. Elikagaien manipulazio txartela edo baliokidea (ontziratu gabeko produktuen salmenta egiten denean).
  7. Erantzukizun Zibileko Aseguruaren kopia eta azken erreziboa (gutxienez 150.000,00 eurokoa).
  8. Hornitzaileen zerrenda (oinarrietako hautaketa-irizpideetako 5. punturako)
  9. Food truckaren argazkiak.

Pertsona juridikoen kasuan, gainera:

10. Enpresaren ordezkaritza-agiria (eraketa eskriturak, karguen izendapenak, botereak...). Ondasun erkidegoen kasuan, erkidegoaren eraketa-agiria.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada, Tolosako udal-tasak eta eskubideak egunean dituela egiaztatzen duen agiria ere aurkeztu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

              SIR bidez:
            • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

            Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

            Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez.

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Interesduna: eskaera aurkeztu.
            2. Eskaera egiaztatu eta txosten teknikoa egin.
            3. Zinegotzi delegatuaren ebazpena.
            4. Interesdunari jakinarazi.
            5. Artxibatu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

              GARAPEN EKONOMIKOA, ENPLEGUA, TURISMOA, MERKATARITZA ETA AZOKAK - Turismoa, Merkataritza eta Azokak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Udalerriko ekonomia eta enplegua sustatzea.

              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

              Komunikazio-hartzaileak: Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

              Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa