Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Dirulaguntzak inauterietako karroza eta konpartsan parte hartzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua inauterietan karrozetan eta konpartsetan
parte hartzeagatik laguntzak ematea. Tolosako inauterietan parte-hartze aktiboa izateagatik, eta duten proiekzio eta interesagatik ematen dira.

Ikus deialdia eta oinarriak hemen

Aurkezteko epea: Otsailaren 19tik martxoaren 16ra (biak barne).

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek. Karroza edo konpartsetako ordezkariek eskatu ahal izango dituzte karroza edo konpartsaren izenean.

    AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    Eskaerarako:
    1. Eskaera orria
    2. Ordezkaritza agiria, hala badagokio

    Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
    1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
    2. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
    3. Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
    4. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
      Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
      astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
      Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

          Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
        • Erregistro Elektronikoa

          Posta ziurtatua:
        • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

              SIR bidez:
            • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

            Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Sail sustatzailea: eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin.
            2. Batzordearen balorazioa
            3. Behin-behineko proposamena egin
            4. Alegazioak jaso
            5. Behin betiko proposamena egin
            6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
            7. Sail sustatzailea: justifikazioa egiaztatu
            8. Kontu-hartzailetza: fiskalizazio-txostena
            9. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
            10. Kontu-hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
            11. Saila: interesdunari jakinarazi
            12. Espedientea artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

              KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

              OHARRAK

              - Parte-hartzaileak zenbaki bat jasoko du izena ematean. Jarduerak irauten duen bitartean, zenbaki hori ikusgai egongo da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

              Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

              Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa