Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Dirulaguntzak Tolosan enpresaritza ekimen bat abiarazteko: EKIN programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako hiri-ekonomiako sektoreren batean enpresa-ekimen bat abiarazten duten pertsonei edo entitateei laguntzak ematea.

Ikus deialdia eta oianrriak hemen.

Aurkezteko epea: uztailaren 23tik irailaren 20ra.

Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:

Bideoa | Eskuliburua

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek (norbere kontura aritzen diren langileak edo autonomoak), pertsona juridikoek (edozein dutela ere izaera juridikoa) eta ondasun-erkidegoek oinarrietan eta dagokion deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarako:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.
  3. Ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen eta pertsona juridikoen kasuan, erakundearen eratze-eskrituraren edo -agirien fotokopia, eta, hala badagokio, arautzen duten estatutuena. Udalean jasota ez baleude.
  4. Negozio/bideragarritasun plana, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza Sailak baliozkotua, aurrekontu edo jarduera garatzean sortzen diren gastuen zerrenda jasota duela.
  5. Irizpideen baloraziorako agiria (Egoitza Elektronikoan eskuragarri).
  6. Dirulaguntzaren xedearen arabera:
  • Dirulaguntza alokairu-gastuetarako bada:
  1. Bi aldeek sinatutako alokairu-kontratua.
  • Dirulaguntza erosketa-gastuetarako bada:
  1. Bi aldeek sinatutako erosketa-kontratua.
  2. Banku-transferentziaren egiaztagiria, eskuratze-prezioa osorik edo zati batean ordaindu dela egiaztatzen duena.
  3. Maileguaren kasuan, hipoteka-maileguaren eskritura publikoa edo, hala badagokio, mailegua formalizatu izanaren egiaztagiria.

Justifikaziorako:

  1. Dirulaguntzaren xedearen arabera:
  • Dirulaguntza birgaitze-gastuetarako bada:
    1. GAS: Fakturen zerrenda.
    2. Fakturak eta ordainagiriak.
  • Dirulaguntza alokairu-gastuetarako bada:
  1. Fakturak eta ordainagiriak.
  • Dirulaguntza erosketa-gastuetarako bada:

Erosketa mailegu bidez egin bada: kuota ordaindu izanaren ziurtagiria.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
  2. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
  3. Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
  4. Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren ziurtagiria (JEZ).
  5. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
  6. Jarduera aurretiazko komunikazioa eta Tolosako Udalean aurkeztu izanaren agiria.
  7. Birgaitze gastuetarako bada: obra lizentzia edo obraren aurre-komunikazio agiria eta azken hau Tolosako Udalean aurkeztu izanaren frogagiria; edo/eta obra amaierako ziurtagiria eta hau Tolosako Udalean aurkeztu izanaren frogagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

          Oharra: Udate zerbitzua uztailaren 1etik abuaztuaren 31 bitartean ostegunetan ere 14:15ak arte egongo da irekia.

          Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

          Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Sail sustatzailea: eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin.
          2. Batzordearen balorazioa
          3. Behin-behineko proposamena egin
          4. Alegazioak jaso
          5. Behin betiko proposamena egin
          6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
          7. Sail sustatzailea: justifikazioa egiaztatu
          8. Kontu-hartzailetza: fiskalizazio-txostena
          9. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          10. Kontu-hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
          11. Saila: interesdunari jakinarazi
          12. Espedientea artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

            GARAPEN EKONOMIKOA, ENPLEGUA, TURISMOA, MERKATARITZA ETA AZOKAK - Turismoa, Merkataritza eta Azokak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

            Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

            Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa